Garaipena eta sailkapeneko lehen postua Glualentzat

img
Lur Goenaga antolatzaile laneta. (Argazkia: Iraurgi SB)

Partidu ona jokatu zuen eta 74 eta 60 gailendu zitzaion Tabirako Baque taldeari etxean jokatutako partiduan.

Glual Hydraulics ISBek Durangoko Tabirako Baque taldeari irabazi zion, pasa den larunbatean, Azpeitiko kiroldegian. 74 eta 60 irabazita urrats bat gehiago eman dute A1 ligara sartzeko txartela eskuratzeko.

Oso ondo hasi zuen partidua Glual Hydraulicsek aukera hoberena bilatu eta erasoan saskiratzeak lortuz. Defentsan gogor hasi ziren, baloiak berreskuratu eta korrika azkar irteten zuten. Horrela, 9 eta 2ko partziala lortu zuten. Baina partzial ostean, gureak, indarrik gabe gelditu ziren eta hortik aurrera oso itxura txarra emanez hiru puntu behetik amaitu zuten laurdena.

Bigarren laurden oso ona egin zuen Iraurgiko taldeak. Gure mutilek partidua bereganatu nahi zuten, eta horretarako lanean hasi ziren berriro ere. Orain arte erakutsitako joko mailarik hoberena eginez partiduaren agintean jarri ziren berriro eta gustuko duten saskibaloia eginez 18 eta 6ko partziala lortu zuten. Aldageletara 35 eta 24koarekin joan ziren.

Aldageletatik bueltan taldearen joko maila onak jarraitu egin zuen, baina erasoan eginiko akats batzuen eta aurkariaren erritmo igoeren erruz partidua asko berdindu zen. Durangokoek ez zeukaten partidua galdutzat emateko inolako gogorik eta asko estutu zuten markagailua 14 eta 18ko partzial bati esker. 49 eta 42 aurretik amaitu zuen Glualek hirugarren laurdena.

Baina taldeak garaipena nahi zuen eta horretara irten zen azken laurdenean. 25-18ko partzial bat eginez, partidua etxean gelditu zen. Garaipen horri esker, eta gainontzeko partidetan izan ziren emaitzei esker, sailkapeneko buru jarri dira Azpeitiko mutilak.

Hurrengo partidua urriaren 19an, igandean, izango da Donostiako Easo A taldearen aurka Gaska kiroldegian. 10:00etan hasiko da partidua, eta zaila izango den arren partidu ederra espero da.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HYDRAULICS ISB 74 (15+20+14+25):
Merketegi (19), Lur (23), Iker (0), Xuban (0), Elorza (1), Amets (6), Oteiza (2), Astigarraga (10), Jon Ander (0), Xabi (3), Zabarte (10) eta Aritz (0).

TABIRAKO BAQUE 60 (18+6+18+18)
Arrizmendiarreta (0), Uriarte (4), Larrea (-), Cortazar (2), Agirre (2), Arriaran (0), Marcos (0), Moran (2), Gorritxategi (7), Blanco (2), Arroitajauregui (37) eta Castellanos (4)