Grupo Zaherrek garaipenaren bidea berreskuratu du Getxon

img
Argazkia: Iraurgi SB

Azpeitiko taldeak 49 eta 61 irabazita garaipen garrantzitsua eskuratu zuen beraien mailako talde baten aurka.

Grupo Zaher ISBek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen pasa den larunbatean Getxon. Azpeitiko taldeak, garaipen bat eta hiru porrotekin, beraiekin berdinduta zegoen aurkari baten kontra jokatu zuen. Azkenean, 49 eta 61 irabazita Getxorekiko abantaila lortu zuten azken faserako klasifikatzeko.

Grupo Zaher ISBek akats asko eginez hasi zuen partidua. Hala ere, bai erasoko eta baita defentsako erreboteak kontrolatuta zituzten, eta defentsa onari esker baloi asko errekuperatu zituzten lehen minutuetan. Horri esker, baloi jabetza eta jaurtiketa asko zituzten azpeitiarrek. Hala ere, Borja Bellosoren taldeak ez zuen egun ona saskiratzeak lortzeko orduan: jaurtiketa libre asko huts eginda, kanpoko jaurtiketetan gutxi asmatzen zuten eta zorte gutxi zeukaten kanasta azpian. Hala ere, atsedenaldira 15 puntuko abantailarekin iritsi ziren gure mutilak: 14 eta 20. Azpimarragarria da, Iraurgiko taldeak beraien izaera erakutsi zutela defenditzeko orduan, eta horri esker lortu zutela 15 puntuko abantaila atsedenaldian.

Atsedenaldi ondoren, erasoan zorteak ez zien aurpegia aldatu eta etxeko taldeak zonakako defentsa itxiarekin jarraitu zuten (defentsa hori egin zuten lehen laurden amaieratik). Hala ere, 20 puntu gainetik jarri ziren. Partiduaren inertzia ikusita, kanpoko taldeak erraz irabaziko zuela zirudien, baina epaileen hainbat erabaki eztabaidagarrik Iraurgiko mutilak partidutik atera zituen. Horrela, partidua amaitzeko 8 minutu falta zirela etxeko taldea 9 puntutaraino gerturatu zen. Oraingo honetan, ordea, Borja Bellosoren taldeak burua hotz mantendu zuen eta bigarren garaipena eskuratu zuen: 49 eta 61.

Datorren astean, Grupo Zaher ISBek Unamuno taldearen aurka jokatuko du 13:00etan Azkoitiko kiroldegian. Kanpoko taldea partidurik galdu gabe iritsiko da Azkoitira, eta irabazteko asko borrokatu beharko du Zaherrek.