Garaipen erraza eskuratu du Errotaundi ISBek Goierri KEren aurka

img
Argazkia: Iraurgi SB

82 eta 43 irabazi zion Errotaundi ISBek Goierriko talde gazteari, etxean jokatutako bigarren partiduan..

Errotaundi ISBek hirugarren garaipena lortu zuen pasa den larunbatean Azpeitiko kiroldegian. David Rodriguezen taldeak Goierri K.E.ri 82 eta 43 irabazi zion partidu eroso batean. Lehen laurdenean partidua apurtu zuten Azpeitiko mutilek, eta kanpoko taldea ez zen gai izan partiduari buelta emateko.

Errotaundi ISBek oso ondo hasi zuen partidua. Urretxuko taldeak ez zuen asmatzen eta etxeko taldeak defentsako errebotea kontrolatuta kontraeraso azkarrak antolatzen zituen saskiratze errazetan amaituz. Abiaduraz irtetea posible ez zenean, kanpoko jaurtiketetatik asmatzen zuten, eta horrela, tartea handituz joan zen. 7. minutuan 17 eta 2 irabazten ari zen etxeko taldea. Orduan kanpoko taldearen erreakzioa etorri zen, eta hainbat erasotan saskiratuz, laurden amaierara 24 eta 9 iritsi ziren.

Bigarren laurdena oso txarra izan zen Errotaundi ISBrentzat. Lehenengo laurdenean nagusi izan ondoren erlaxazioa etorri zen: defentsa ahulak eta pazientziarik gabeko erasoak. Goierri KEk hori aprobetxatu zuen eta 4 puntutaraino gerturatu zen (27 eta 23 17.minutuan).

Hortik aurrera, saskiratze trukea egin zuten bi taldeen artean eta atsedenaldian 36 eta 28 aurretik zen ISBko taldea.
Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak ideiak garbi zituen eta hasierako 22 eta 2ko partzial bati esker partidua erabakita utzi zuten. Hortik aurrera, partiduak ez zuek sekretu gehiagorik izan. Etxeko taldea kontzentratuta eta intentsitatez aritu zen tartea handituz. Amaieran, 82 eta 43 zioen markagailuak.

Hurrengo jardunaldian Errotaundi ISB Beasainera joango da. Bertan, Arri BKLren aurka jokatuko du larunbatean 16:00etan.