Porrota zer den jakin gabe jarraitzen du Disdira Bitxitegia ISBek

img
Argazkia: Iraurgi SB.

Atletico San Sebastian talde indartsuari 65 eta 58 irabazi zion pasa den larunbatean Azpeitiko kiroldegian jokatutako partiduan.

Ezin esan Disdira Bitxitegia ISBek ere liga gaizki hasi duenik. Sammic ISB eta Zurt taldea ISB bezalaxe, jokatu dituen partidu guztiak irabazi ditu eta sailkapeneko buru da beste bi talderekin batera. Pasa den asteburuan Atletico San Sebastian talde donostiarrari 65 eta 58 irabazi zion talde lan bikaina eginda Azpeitiko kiroldegian.

Oso indartsu hazi zuen talde donostiarrak partidua, garbi zuten garaipena nahi zutela. Etxeko taldeari, aldiz, lehen minutuetan kostatu egin zitzaion partiduan sartzea. Minutuak aurrera egin ahala, erosoago sentitu ziren Alex Astigarragaren mutilak eta joko ona erakutsi zuten laurden horren amaieran.

Bigarren laurdenean partiduaren noranzkoa aldatu egin zen. Ordura arte erasoa gailendu zen baina laurden honetan etxeko taldeak hortzak estutu eta defentsako lan ona eginez partidua kontrolatzen hasi zen. Disdirakoak baloiak errekuperatzen hasi ziren eta korrika eginez aukera errazenak aurkitzen zituzten. Horrela, markagailuan lehenengo aldeak irekitzen hasi zen eta aldageletara markagailuan aurretik zirela eta sentsazio onak zituztela joan ziren.

Aldageletatik bueltan ISBek partidua puskatu nahirik defentsako lan ona egiten jarraitu zuen. Baina, kanpoko taldeak partidua galdu nahi ez zuela erakutsiz gogor lanean hasi zen. Hiruko jaurtiketetan asmatuz eta etxeko taldeari adierazi zizkieten bi falten ondorioz partidua berdindu egin zuen Atletico San Sebastianek. Baina etxeko taldeak ere ez zeukan partidua galtzeko asmorik eta, berriro, lanean serio hasi ziren. Berriz defentsako lanean kontzentratu ziren eta apurka aurretik jarri ziren. Oraingo honetan aldeari eusteko gai izan zen etxeko taldea eta bertan gelditu zen garaipena.

Hurrengo partidua urriaren 25ean, larunbatean, izango da Durangoko Tabirako Baque taldearen aurka. Talde hau ere sailkapenaren aurreko postuetan ibiliko da eta gogor lan egin beharko dute Astigarragaren mutilek partidua irabazi nahi badute.

SASKIRATZAILEAK

DISDIRA BITXITEGIA ISB 65 (19+15+18+13)
Xabi (7), Urbizu (13), Irulegi (-), Beñat (6), Amenabar (0), Azkue (10), Artola (4), Luis (9), Zabarte (0), Jakes (17) eta Merketegi (2).

ATLETICO SAN SEBASTIAN 58 (20+9+19+10)
Korta (5), Etxenike (12), Sillero (4), Altuna (4), Ramirez (0), Cendoya (-), Aisa (0), Agirre (4), Corral (13), Zabaleta (7), Quintana (5) eta Elicegi (5)