Bigarren porrota iritsi zaio Glual Hydraulics ISBri

img
Argazkia: Iraurgi SB

Partidu txar bat eginda, Donostiako Easo Ak 72 eta 62 irabazi zion pasa den asteburuan

Glual Hydraulics ISBek denboraldiko bigarren porrota jaso zuen pasa den asteburuan Donostian. Partidu txarra jokatu zuten Ander Arrutiren mutilek eta horrela, oso zaila da Easo A bezalako talde indartsu bati irabaztea. Partidu osoan zehar borrokan aritu ondoren 72 eta 62 galdu zuten.

Partidua ondo hasi zuten Glual Hydraulics ISBeko mutilek. Erasoan abantailak lortzen zituzten, baina defentsan ez ziren behar adinako intentsitatez aritu eta aurkariek, hori aprobetxatuz, beraien jokoa egin zuten. Bi puntugatik irabazten amaitu zuten lehen laurdena
Azpeitiko mutilek.

Bigarren laurdenean, defentsa indartu bazuten ere erasoan huts egiten hasi ziren Arrutirenak. Baloi ugari galdu zituzten ISBekoek eta azken minutuetan jaurtiketa libreetan ere hainbat huts egin zuten. Horrez gain, defentsako intentsitateak ere beherantz egin zuen eta aldageletara puntu bateko aldeaz bakarrik iritsi ziren: 34 eta 35.

Aldageletatik pasatzeak ez zien on egin Iraurgikoei. Ez defentsan eta ezta erasoan ere ez ziren gai beraien jokoa egiteko: baloia nekez mugitzen zuten eta jaurtiketa erraz asko huts egin zituzten. Horrez gain, epaileek ere hainbat hanka sartze egin zituzten, eta donostiarrek aprobetxatuz sei puntutako tartea ireki zuten: 55 eta 49.

Azken laurdena nahi eta ezina izan zen Glual Hydraulicsentzat. Hirugarren laurdeneko ildo beretik aritu ziren gure mutilak, eta Donostiako taldeak aprobetxatu egin zuen partidua bereganatzeko. Azkenean, 72 eta 62 zioen markagailuak.

Hurrengo partidua urriaren 25ean, larunbatean, izango da Azkoitiko kiroldegian 11:00etan hasita. Bilboko Unamuno talde indartsuaren aurka jokatuko du Glual Hydraulicsek eta aurreko astean emandako itxura txarra hobetzeko aukera izango du.

SASKIRATZAILEAK

EASO A 72 (17+17+21+17)
Odriozola (4), Malet (0), Mintegia (1), Arrufat (20), Aguirrezabalaga (0), Garcia (4), Aramburu (2), Torres (0), Azpeitia (15), Etxezarreta (19), Azpiroz (0), Alonso (3).

GLUAL HYDRAULICS ISB 62 (19+16+14+13)
Merketegi (19), Lur (15), Iker (1), Xuban (0), Elortxa (0), Amets (0), Oteiza (0), Astigarraga (10), Jon Ander (0), Xabi (6), Zabarte (11) eta Sudupe (0)