Porrota Zaher ISBrentzat liderraren aurka

img
Argazkia: Iraurgi SB

Borja Bellosoren mutilek 59 eta 88 galdu zuten beti atzetik joan ziren partiduan.

Iraurgi SBko kadete mutilek, Grupo Zaher ISBkoek, denboraldiko laugarren porrota jasan zuten larunbatean, Azkoitian. Borja Bellosoren mutilak liderraren, Unamuno, aurka jokatu zuten eta ezin izan zuten ezer egin beraien nagusitasunaren aurrena. Partidu hasiera txarrak porrotera bideratu zuen Zaher ISB eta azkenean, 59 eta 88 galdu zuen.

Partidu hasieran kanpoko taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen: 3 eta 15 laurden hasieran. Zaherreko mutilek errespetu gehiegi zieten bilbotarrei eta ez ziren eroso sentitzen erasoan. Gainera, defentsan ez ziren gai errebotea ondo ixteko eta joko altua ezin zuten gelditu. Hori gutxi balitz, Aitor Arrietak min hartu zuen lehen minutuetan eta kantxatik irten behar izan zuen. Azkenean, laurden amaierako markagailuak ez zuen ezer onik iragartzen: 8 eta 18.

Bigarren laurdenean, Unamuno 15 puntu gainetik jarri zen hirugarren minutuan. Momentu horretan, eta jada ohikoa den bezala, Bellosoren mutilek beraien garra atera zuten eta kontrakorronte igeri egiten hasi ziren. Horrela, 5 puntutaraino gerturatu ziren hiru minutu falta zirela. Momentu horretan, ordea, kanpoko taldea berriz lanean gogor hasi zen eta beste 12 puntutako beste tarte bat ireki zuen.

Aldageletatik bueltan ondo hasi ziren Iraurgikoak eta 8 puntutaraino gerturatu zien. Hala ere, laurden honetan kanasta trukea nagusitu zen, eta horrek ez zion on egin etxeko taldeari. Gainera, Zaherreko bi pibotak 5 falta egin zituzten eta aulkian jesarri behar izan zuten. Laurden amaieran, Zaherreko mutilak 13 puntu behetik zeuden.

Azken laurdenean, Bellosoren mutilek berriz ere ohikoa egin zuten. Lehenik erreakzio txiki bat izan zuten eta 10 puntutara gerturatu ziren, baina bat batean gasolinarik gabe gelditu ziren. Hortik aurrera, 9 eta 25eko partzial bat jaso zuten, eta partidu amaieran 59 eta 88 adierazten zuen markagailuak.

Hala ere, ez zen guztia negatiboa izan porrot horretan. Ierai Aizpitartek lehen aldiz jokatu zuen kadeteetako A taldean, eta erakutsi zuen nibel handiko jokalaria dela. Orain, entrenatzaileak esan digun moduan, Zaherrek bi aste ditu egoerari buelta emateko eta noraino iristeko gai diren erakusteko.