Garaipenaren bidera itzuli da Zurt ISB

img
Naroa Uria eta Maite Zubizarreta. (Argazkia: Iraurgi SB)

63 eta 45 irabazi zion Joseba Lizarralderen taldeak Getxo taldeari denboraldiko 6. jardunaldian.

Pasa den larunbatean, hilaren 8a, Zurt Taberna ISBk denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu zuen Getxo taldearen aurka. 63 eta 45 irabazi zuen Joseba Lizarraldek Azkoitian jokatutako partiduan, eta garaipen horri esker sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen du.

Aspaldiko partez, partidura oso ondo sartu ziren Zurteko neskak. Atzean bide guztiak itxiaz eta erasoan azkar jokatuz, 10-0eko partzialarekin hasi ziren etxekoak. Baina azken partidetan bezala, aurreneko laurden honetan Itsaso Astigarragak txorkatila bihurritu eta partidua utzi behar izan zuen. Hortik aurrera, Getxokoak esnatu eta markagailuan gerturatzen hasi ziren. Azken ahalegin baten ondoren, hamar puntuko abantailarekin bukatzea lortu zuten Zurtekoek aurreneko laurdena hori.

Bigarren laurdena oso kuriosoa izan zen, sei puntuko boladatxoak izan baitzituzten bi taldeek. Lehenengo Getxok lortu zuen sei eta hutseko partziala eta jarraian Zurtek beste sei eta hutsekoa itzuli zien. Segidan, bizkaitarren sei eta hutsekoa eta amaitzeko beste sei eta hutsekoa Zurtekoentzat. Esatekoa da bizkaitarren saskiratzeak kanpoko jaurtiketetatik iritsi zirela eta azkoitiarrenak, berriz, gehienak barneko jokotik. Atsedenaldira hamabi puntutako abantailarekin iritsiz ziren gure neskak.

Hirugarren laurdena oso bigun hasi zuen etxeko taldeak. Agresibitate gutxi ipini zuten defentsan eta Bizkaiko taldeak saskiratze errazak lortuaz sei puntutara gerturatu ziren. “Rubiok”, baina, hutsartea eskatu zuen eta taldeak partidara itzultzea erabaki zuen. Defentsa sendotu zuten eta erasoan ere asmatzen hasi ziren. Horrela, hamazazpi eta hutseko partziala lortu zuten Zurteko neskek eta partidua erabakita gelditu zen.

Azken laurdena, dena erabakita zegoela, minutuak banatu eta froga batzuk egiteko balio izan zion ‘Rubio’ri. Azkenean, 63 eta 45 irabazi zuten Iraurgi SBko neskek.

Partiduko berri txarra, Itsaso Astigarragaren lesioa izan bazen, berri onak ere izan ziren. Aurreko asteetan Ainhoa Bereziartua eta Eneritz Larrañaga juniorrek nesken lehen mailan debutatu bazuten, partida honetan Oihane Aizpuruaren txanda izan zen. Lan bikaina egin zuen gaina bere estreinaldia.

Datorren astean oso partida gogorra izango dute Zurteko neskek. Igandean Gernikara bidaiatuko dute bertako taldearen aurka jokatzeko. Partida, igandean 18:00etan jokatuko da, Maloste kiroldegian.

Partzialak: 19-9,16-14,13-8,15-14

ZURT TABERNA ISB

Garazi Arregi (14), Maite Lizarazu (9), Eider Bereziartua (5), Irati Etxeberria (5), Intza Lizarazu (4), Itsaso Astigarraga (2), Ane Goenaga (4), Maitane Gurrutxaga (7), Aitziber Besga (6), Eneritz Larrañaga (2), Oihane Aizpurua (5).

BURDINOLA GETXO

Rodriguez (4), Lafuente, Portillo (6), Menendez (2), Scmitt(6), Mazo (8), Dominguez (9), Erdozain (6), Friera, Ugarte (4).