Sein ISBk porrota ezagutu gabe jarraitzen du

img
Argazkia: Iraurgi SB.

Orio Zast taldeari 41 eta 52 irabazi zion, gora behera askoko partiduan.

David Rodriguezek zuzentzen duen taldeak, Sein ISBk, garaipena lortu zuen Orioko Orio Zast taldeari, denboraldiko laugarren jardunaldian. Partidu ona ez jokatu arren, Iraurgikoek 41 eta 52 menperatu zuten Zast taldea eta oraindik porrota ezagutu gabe jarraitzen dute.

Batzuetan zaila da aitzakia eta zergatia desberdintzea, baina batengatik edo bestearengatik izanda ere, Iraurgik ez zuen partidua behar bezala hasi. Partidua irabazten hasi arren segituan erakutsi zuen etxeko taldea partiduan kontzentratuago zegoela. Segituan, hiruko jaurtiketetatik asko asmatuta, partiduari buelta eman zioten. Horrela, lehen laurdena azpitik amaitu zuten gure mutilek: 16-13.

Bigarren laurdena antzekoa izan zen. Oriokoak gogo askorekin zeuden eta gureak, berriz, defentsan makal eta erasoan baloia mugitzeko zailtasunekin zebiltzan. Hala ere, kanpoko taldearen erreakzio txiki bati esker 2 eta 11ko partziala egin zuen, eta horrela berriro aurretik jarri zen. Azkenean, laurden amaierara 22 eta 31koarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian defentsa aldaketa bat egin zuen etxeko taldeak, eta zonakako defentsan itxi ziren. Horrela, beraien helburua lortuta Sein ISB erasoan trabatu egin zen, kanpotik jaurti besterik ez baitzuten egiten. Hala ere, defentsa ona egin zuen kanpoko taldeak, eta horri esker, zeukaten abantaila mantentzeko gai izan ziren. Laurden amaieran 30 eta 42.

Azken laurden hasiera txarra izan zen Iraurgikoentzat. Orio Zast taldeak 6 eta 0ko partziala egin zuen eta berriro partiduan sartu zen (36 eta 42, 33.minutuan). Baina, ISBk hiruko bat sartu zuen eta berriro tartea handitu zuen, partidua irabazita utziaz. Gainontzeko minutuetan, akatsak elkartrukatzen ibili ziren bi taldeak. Azkenean, 41 eta 52 amaitu zen partidua.

Sein ISBren hurrengo partidua Zast 98 taldearen aurka izango da, larunbatean 9:00etan Azpeitiko kiroldegian.