40 minutuetan kontzentrazioa mantendu ez eta ezin garaipena eskuratu

img
Argazkia: Iraurgi SB.

72 eta 69 galdu zuen Disdira Bitxitegiak C.B. Valle de Egües taldearen aurka.

Pasa den asteburuan, denboraldiko bigarren porrota eskuratu zuen Disdira Bitxitegia ISBk ligako 6.jardunaldian. C.B. Valle de Egües talde nafarra izan zuten aurkaria, eta partiduaren jabe izan ziren azken hauek partiduko 35 minututan. Isbk norgehiagokako azken bost minutu oso onak jokatu zituen arren, ez ziren nahikoak izan partiduari buelta emateko.

Ez ziren batere ondo hasi Iraurgiko mutilak Olazeko kiroldegian. Ez zuten ez ondo defendatzen eta ezta erasoan asmatu ere. Hiruko marratik gehiegi botatzen zuten eta erraztasunez galtzen zituzten baloiak.Defentsan, berriz, nahi zuten bezala jokatzeko aukera ematen zizkieten nafarrei, eta nahiz eta hauek ez gehiegi aprobetxatu jaurtiketa aukera ugari izan zituzten.

Horrelakoak izan ziren partiduko 35 minutu. Ez zuten joko ona egiten azpeitiarrek eta etxeko taldeak nahiz eta tarte handiegirik ez ireki, partidua kontrolpean zeukaten. Gainera, denborak aurrera egin zuen heinean, etxeko taldea kanpoko jaurtiketak asmatzen hasi zen.

Alex Astigarragaren mutilek ez zuten erreakzionatu 14 puntuz galtzen jarri ziren arte. Orduan, ordea, partidua amaitzeko 5 minutu bakarrik falta ziren, eta gauzak oso ondo egin beharko zituzten partidua bereganatzeko. Horretan hasi ziren Disdirako mutilak, eta izugarrizko intentsitatea ipiniaz partiduari, 3 puntutaraino gerturatu ziren 3 minututan. Bertaratu zirenean, baina, pare bat akatsen ondorioz berriz 7 puntutara ihes egin zien etxekoek. Hala ere, gure mutilek besoak jaitsi ez eta 0 eta 4ko partziala lortu zuten berriro. Gainera, azken 6 segundo falta zirela baloia errekuperatu eta azken aukera bat izan zuten berdinketa lortzeko. Jaurtiketa ez zen saskian sartu eta, azkenean, 72 eta 69 galdu zuten Disdira Bitxitegia ISBko partaideek.

Entrenatzaileak egin duen gogoetan ez du azken jaurtiketak kezkatzen, bai ordea horra iristeko egon zen gogo faltak. Talde osoak badaki ezin dituela horrelako egunak edo gogo faltak izan sailkapeneko lehen postuetan ibili nahi badute.

Datorren larunbatean, hilaren 15a, Padura taldea etorriko da Azpeitira. Oso talde beteranoa daukate eta beraien erritmo lasaia inposatu nahiko dute ziurrenik. Horregatik, etxeko taldeak bere intentsitate eta erritmo biziaz min egin beharko diete. Sailkapenean berdinduta daude bi taldeak, 4 garaipen eta 2 porrotekin, eta, beraz, ziur partidu interesgarria ikusteko aukera izango dela18:30etik aurrera.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(13), J. Urbizu(15), E. Irulegi(6), B. Aldalur(10), U. Amenabar(5), M. Azkue(4), E. Artola(3), L.Agirre (5), L. Goenaga(-), J. Alberdi(8), B. Altzibar (-).