Sailkapenean aurrean egoteko garaipenak eskuratzen jarraitzen du Disdira Bitxitegiak

img
Argazkia: Iraurgi SB

Bigarren laurdenean partidua apurtu eta 85 eta 65 irabazi zion Padura taldeari.

Pasa den larunbatean ligako talderik beteranoenari, Padurari, irabazi zion Disdira Bitxitegiak. Aski ezagunak diren jokalariz osatutako taldeak lehen laurdena eutsi zion Iraurgiko taldeari, baina bigarren laurden on baten ondorioz 85 eta 65 irabazten amaitu zuen Alex Astigarragaren taldeak Azpeitian. Garaipen horri esker, Azpeitiko taldeak sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen du.

Disdirako mutilek bazekiten ez zitzaiela komeni Padurako taldearen erritmoan jokatzea. Erritmo motela ezarri zuten hauek partidu hasieratik eta ezinean ibili ziren lehen laurdenean Iraurgikoak. ISBren saskiratze bakoitzari beste saskiratze batez erantzuten zien bizkaitarrek, gainera azken hauek ideia oso garbiekin erasotzen zuten. Lehen laurden horretan etxekoek ezin izan zuten beraien erritmoa aurkitu ez erasoan ezta defentsan ere. Horrela, bi puntugatik galtzen amaitu zuten zati hau: 18 eta 20.

Laurden tarteko atsedenaldia benetan ongi etorri zitzaien gure mutilei. Defentsan lana gogortu zuten eta oso ondo aritu ziren beraien jokoa eginez laurden horretan. Korrika modu egokian egin zuten eta saskiratze eta kontraeraso azkarrak egin zituzten. Horrela, laurden horretan partidua puskatzea lortu zuten 33 eta 11ko partziala eginda. Atsedenaldira 51 eta 31 joan ziren.

Atsedenaldian beraien hiruko jaurtiketek zuten arriskuaz hitz egin zuten eta hori ongi kontrolatu zuten laurden honetan. Eta laurden amaierako emaitza beraien aldekoa izan zen arren, 18 eta 15, ez zituzten aukerak ongi aprobetxatu eta baloi ugari galdu zituzten kontraerasoak egiteko garaian.

Azken laurdena jada 23 puntuko abantailarekin hasi zuten ISBko mutilek eta aurkariek ere apur bat besoak jaitsi zituzten. Laurden horretan, bi taldeetako inork ez zuen kontrol gehiegirik izan beraien jokoan eta azkenean, 85 eta 65 amaitu zen partidua.

Astigarragaren esanetan partidu horretako gauzarik onena beharrezko momentuan (2. laurdenean) egindako defentsako lana izan zen, defentsa horrek ematen baitie aukera azkar jokatzeko.

Hurrengo astean, Bilboko La Salle taldea bisitatuko dute igandean 12:30ean. Ea kanpoan falta zaien garaipen garrantzitsu horrekin itzultzen diren, sailkapenaren aurreko postu horietan mantentzeko beste aukerarik ez baitago.

Egurre Disidra Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak:
X. Aldalur(15), J. Urbizu(16), E. Irulegi(7), B. Aldalur(4), U. Amenabar(10), M. Azkue(8), E. Artola(2), L.Agirre (9), J. Alberdi(10),, Astigarraga (-), B. Altzibar (4).