Ko-lidergotza eskuratu du Glual Hydraulics ISBk

img
Argazkia: Iraurgi SB

Loiola Indautxuri 88 eta 56 irabazi zion larunbatean jokatutako partiduan.

Iraurgi Saskibaloi taldeko junior mutilek, Glual Hydraulics ISBk, 88 eta 56 irabazi zien Loiola Indautxu 97ri. Garaipen horri esker, eta Easo Ak jasandako porrotari esker, Iraurgikoek ko-lidergotza eskuratu dute, sei garaipen eta bi porrotekin.

ISBkoek ez zuten ondo hasi partidua. Ez ziren gai partiduari beraien erritmoa emateko eta kostatu egin zitzaien partiduan sartzea. Aurkariak, berriz, Iraurgikoek emandako erraztasunak baliatuz, markagailuan lehen aldeak lortzen hasi zen.

Bigarren laurdena ere bide beretik joan zen. Nahiz eta ISBkoek defentsan zertxobait hobetu zuten, erasoan ez ziren gai baloia mugitzeko eta ezta 1x1koetan abantailak lortzeko gai ere. Horrez gain, kontraeraso askotan baloiak galdu zituzten eta nahiz eta markagailuan aurretik joan (40-33), gure taldeak zituen sentsazioak ez ziren batere onak.

Aldageletatik bueltan gauzak garbi zituzten Glual Hydraulicsekoek: jarrera aldatu beharra zegoen. Defentsan gogortu eta erasoan erritmoa eman nahi zien saskiratze errazagoak lortzeko. Eta horrelaxe egin zuten. 7 minututan 10 eta 5eko partziala lortu zuten eta partidua ia erabakita utzi zuten.

Azken laurdena ere antzekoa izan zen. Iraurgikoek lanean serio jardun zuten bazekiten eta garaipena behar zutela A1 ligaxkarako sailkapena lehen bai lehen lortzeko. Markagailuko aldea handitu egin zen 88 eta 56koarekin amaitu arte.

Hurrengo partidua azaroaren 22an izango da Donostiko Easo 98 A taldearen auka 20:00etan Altzako kiroldegian.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HUDRAULICS ISB 88 (19+21+25+23):
Merketegi (12), Lur (24), Iker (2), Xuban (0), Elortxa (-), Amets (9), Oteiza (7), Astigarraga (15), Jon Ander (5), Xabi (4), Jon (7) eta Sudupe (2).

LOIOLA INDAUTXU 97 56 (20+13+12+11):
Alciturri (11), Azkoaga (15), Alvarez (4), Aguirre (8), Gomez (-), Beraza (3), Najarro (-), Lodeiro (-), Perez (0) eta Burgos (15).