Sein ISBk lanak ematen jarraitzen die aurkariei

img
Argazkia: Iraurgi SB.

61 eta 45 irabazi zion Zast 98ri eta oraindik ez du porrotik jasan.

Sein ISBk denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean Azpeitian. Zast 98rik 61 eta 45 irabazita, ez du oraindik porrota ezagutzen eta txapelketako lidergotzan jarraitzen du.

Sein ISBko mutilek ez zuten ondo hasi partidua. Intentsitate falta zela edo kontzentrazio ezak normalean egiten ez dituzten akatsak egin arazi zizkien, eta horren eraginez eraso txarrak eta are defentsa txarragoak egin zituzten. Hori aprobetxatuz, Zarautzekoek markagailuan aurre hartu zuten, 3 eta 10 6. Minutuan. Zast 98 aurretik izan zen lehen bi laurdenetan, baina atsedenaldira iristeko azken segundoetan ISBko mutilek hiruko jaurtiketa bat asmatu eta partidua 29 puntutara berdindu zuten.

Hirugarren laurdena izan zen Seinekoen onena. Defentsan intentsitate gehiagorekin eta erasoan ideia gehiagorekin ibili ziren. Kanpoko taldeak 7 puntu bakarrik sartu ahal izan zituen laurden horretan.

Azken zatian Iraurgikoek jokoko intentsitatearekin jarraitu zuten eta azken jokaldietako hirukoei esker amaierarako emaitzara iritsi ziren: 61 eta 46.

Hurrengo asteburuan Ordiziako taldearen aurka jokatuko dute 16:00etan Majori kiroldegian. Partidu zaila izango dute Seineko mutilek, Ordiziako taldeak ere ez baitu oraindik partidurik galdu.