Lan ona eginda garaipena iritsi da

img
Argazkia: Javier Zurbano.

52 eta 63 irabazi zion Glual Hydraulics ISBk Easo 98 Ari eta garaipen horrekin A1 ligaxkarako sailkapena gertuago dauka.

Pasa den larunbatean garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Glual Hydraulicsek Easo 98Aren kantxan. Lehenengo itzuliko partiduan porrota jasan ondoren, lanerako gogoz beteta joan ziren Ander Arrutirenak eta lana ona eginez 52 eta 63 irabazten amaitu zuten. Garaipen horri esker A1 ligaxkarako sailkapena gero eta gertuago dute Iraurgiko mutilek.

Partidua ez zuen ondo hasi Glual Hydraulics ISBk. Easoko taldeak zentratuago hasi zuen partidua eta 6-0ko partziala eskuratu zuten.
Hori ikusita, ISBkoak defentsan gehiago estutzen hasi ziren eta partiduko erritmoa eskuratu zuten. Baloia ondo mugitu zuten erasoan eta aukeraketa ona egiten zuten jaurtiketak egiterako orduan. Hala ere, ez zuten gehiegi asmatu kanpoko jaurtiketetan.

Bigarren laurdena ere bide beretik joan zen. Laurden oso polita bizi ahal izan genuen, bi taldeek saskibaloi ona egin zuten eta alde batean zein bestean defentsa gogorrak eta erasoaldi oso politak ikusi ahal izan genituen. Gauzak horrela 30 eta 29koarekin joan ziren aldageletara. Taldeak garbi zuen bide honetatik jarraitu behar zuela partidua irabazteko.

Hirugarren laurdena oso serio hasi zuten Arrutirenak eta 2 eta 7ko partziala lortuaz markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Laurden hori ere oso borrokatua izan zen, bi taldeei asko kostatzen zitzaien saskiratzeak lortzea. Ez Easok ez Iraurgik ez zuen amore emateko asmorik, baina kanpoko taldearen azken lan onak abantaila txiki bat eman zien hirugarren laurden amaieran: 40 eta 44.

Azken laurdena oso polita izan zen. Azpeitiarrek garbi zuten garaipena nahi zutela eta baloia ondo mugitu zuten jaurtiketa oso onak lortuaz. Gainera, laurden horretan aurretik asmatu ez zuten asmatu zuten eta bost hiruko lortu zituzten. Punteria onak eta defentsako lan hobeak partidua irabaztea ahalbideratu zien Glualekoei.

Glual Hydraulicsen hurrengo partidua azaroaren 29an izango da Gasteizko Fundacion 5+11 (Baskonia) taldearen aurka, Azkoitiko kiroldegian 11:00etan.

SASKIRATZAILEAK

EASO 98 A 52 (12+18+10+12)
Bordenave (4), Cordon (0), Corona (9), Etxezarreta (-), Esnal (6), Beraza (5), Larrinaga (2), Fernandez (5), Ibarloza (5), Azurmendi (4) eta Txintxurreta (4).

GLUAL HYDRAULICS ISB 63 (12+17+15+19)
Merketegi (12), Lur (14), Iker (2), Xuban (0), Amets (10),Oteiza (0), Astigarraga (8), Xabi (10), Zabarte (-), Alain (0) eta Asier (7).