Azken segundoan egin zion ihes garaipenak Disdira Bitxitegiari

img
Disdira Bitxitegia. (Argazkia: IraurgiSB)

Gora behera askoko partiduan 62 eta 61 galdu zuen La Salle Bilbao taldearen aurka.

Pasa den igandean, Disdira Bitxitegia ISBk golpe handia jaso zuen La Salle Bilbao taldearen aurka azken segundoan puntu batez galduta. Azken bi jaurtiketa libreak asmatuta garaipena etxean gelditu zen arren, bigarren laurden txarrak eraman zuen Iraurgiko taldea partidua galtzera. Mutilen Lehen Mailan dagoen berdintasuna ikusita partidu guztiak dira borrokatu beharrekoak garaipena lortzeko, eta porrot horren ondorioz, laugarren postuan aurkitzen da ISB 7. postuarekin berdinduta.

Lehen laurdena ondo jokatu zuen Disdira ISBk erasoan. Abantailak lortzen zituzten eta saskiratze errazak eskuratzeko aukera ematen zien horrek. Defentsan zituzten arazo gehienak Alex Astigarragaren mutilek. Errebotea hartzeko lan ugari egin behar zuten aurkariek jokalari indartsuak baitzituzten barruko jokoan. Hala ere, orokorrean laurden ona izan zen eta bederatzi puntuko abantailarekin amaitu zuten: 14 eta 23.

Bigarren laurdenean, ordea, taldea desagertu egin zen, bai jokatzen hasi zirenak eta baita eserlekutik atera zirenak ere. Ez zuen ez atzean defenditu ezta aurrean eraso egin ere. Horren erakusgarri, laurden horretan jasotako 29 puntuak izan ziren (partidu osoan 62). Laurden horretan 29 eta 12ko partziala jaso zuen Iraurgiko taldeak eta 8 puntuko desabantailarekin joan zen atsedenaldira.

Atsedenaldi ostean 0 eta 6ko partzialarekin ekin zion laurdenari Disdira Bitxitegia ISBk. Berriro partiduan guztiz murgildu ziren Astigarragaren mutilek eta ondo eutsi zien bilbotarrei. Azken bi minutuetan, ordea, markagailuan aurretik joanda hiru hiruko bota zituzten gureek eta hirurak hutsegin zituzten. Gainera, partiduko azken jokaldian, segundo bat falta zela, epaileak falta adierazi zuen baloi solte batean, eta Bilboko taldeak bi jaurtiketak aprobetxatuz 62 eta 61ekoa ezarri zuten markagailuan.

Entrenatzailearen esanetan “errazena partiduko azken 10 segundoekin gelditzea da, baina gehiago fijatu behar dugu 2. laurdenean gertatu zenarekin. Beti esaten dugun bezala, sailkapenean aurrean ibili nahi badugu 40 minutuetan kontzentratuta jokatu behar dugu”.

Datorren larunbatean Urdanetaren aurka jokatuko du Disdira Bitxitegia ISBk Azpeitiko Kiroldegian arratsaldeko 18:30ean.

Egurre Disidra Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(9), J. Urbizu(9), E. Irulegi(-), B. Aldalur(25), U. Amenabar(-), M. Azkue(8), L.Agirre (3), J. Alberdi(14), Merketegi (-), B. Altzibar (-).