Errotaundi ISBk bere gotorlekuan galdu zuen

img
Argazkia: Javier Zurbano.

51 eta 66 galdu zuen Alde Zaharra talde donostiarraren aurka eta hórrela lehen porrota jasan du Azpeitiko kiroldegian.

Pasa den asteburuan Iraurgi taldeko Errotaundi ISB serniorrek etxean jokatutako partiduan lehen porrota jasan zuten. Partidu osoa atzetik joan ziren, baina hirugarren laurdenean apurtu zen partidua Alde Zaharra Donostiako taldearen aurka. 51 eta 66 galduta David
Rodriguezen taldeak bost garaipen eta bost porrot lortu ditu denboraldiko lehengo hamar partiduetan.

Lehenengo bi laurdenetan markagailua berdindua izan zen. Donostiako taldeak ihes egiten saiatu arren, etxeko taldeak erantzun egiten zien. Bigarren laurdenean, Iraurgiko mutilak ideiarik gabe gelditu ziren besteen defentsaren aurrean, baina hala ere, kanpoko taldeak ez zuen aukera aprobetxatu abantaila handia irekitzeko. Atsedenaldian 27 eta 32 adierazten zuen markagailuak eta guztia erabakitzeko zegoen.

Baina guztia erabakitzeko zegoenean eta borroka egitea tokatzen zenean Errotaundiren denboraldi osoko bertsiorik txarrena iritsi zen Azpeitiko kiroldegira. Errebotea ez zuten ondo ixten eta ideiarik gabe zeuden erasoan. Horrez gain, kanpoko jokalariek jaurtiketa libreetatik asmatu egiten zuten, eta horrela, apurka-apurka, abantailak handitzen joan ziren. 34. Minutuan partiduko tarterik handiena zabaldu zuten: 38 eta 57. Hala ere, hutsarte baten ondorioz etxeko taldeak erreakzio txiki bat izan zuen eta 10 puntutaraino gerturatu zen. Hala ere, Alde Zaharrak taldearen beteranotasunak azken minutuak ondo jokatzera eraman zituen eta ez zuten sufrimendurik izan. Azkenean, 51 eta 66 amaitu zen partidua.

Errotaundi ISBren hurrengo partidua abenduaren 13an, larunbatean, izango da Tolosako Take Orbela Taberna taldearen aurka 16:00etan.