Disdira Bitxitegia garaile intentsitate gabeko partiduan

img
Argazkia: Iraurgi SB.

64 eta 56 irabazi zion Urdanetari eta sailkapeneko bigarren postuan da lehenetik garaipen batera.

Aste guztian entrenamendu onik egin ez eta beldurrez aurre egin zien pasa den asteburuko jardunaldiari Disdira Bitxitegia ISBko mutilek. Entrenamendu falta nabarikoa izan zen arren, 64 eta 56 irabazi zion azkenean Urdaneta taldeari. Orain, garaipen horri esker sailkapeneko bigarren postuan aurkitzen dira, lehenetik garaipen batera. Hala ere, bost talde daude sei garaipenekin berdinduta, beraz, partidu bakoitzak izugarrizko garrantzia dauka liga horretan.

Lehen laurdenean nagusi izan ziren kanpoko taldekoak. Ez zen batere partidu bizia izan eta etxeko taldeak ez zuen behar bezala defenditu. Bi taldeek ere ez zuten partidu ona egin eta aurkariaren akatsak defenditzen bakarrik aritu ziren. Lehen laurdena 17 eta 19 amaitu zen.

Bigarren laurdenean, apur bat hobetu zen etxeko taldea, eta zenbait kontraerasorekin eta beraien akatsak aprobetxatuz alde txikia lortu zuen aldageletara joan aurretik: 35 eta 30.

Hirugarren laurdenean, kanpoko taldeak akats ugari egin zituen eta etxeko taldeak hori ondo aprobetxatu zuen. 10 puntuko baino gehiagoko abantailak ireki zituen. Laurdena 49 eta 37 amaitu zen.

Azken laurdena, nahiz eta puntuazio handienekoa izan, laurden txarrena izan zen. 19 puntu jaso zituen etxeko taldeak eta azkenean 64 eta 56 amaitu zuten.

Disdirak asteburu honetan atsedenaldia izango du, baina gabon aurretik bi partidu gogor gelditzen zaizkio. Aski ezagunak ditu bai Ordiziko taldea eta baita Zarautzekoa ere eta ondo dakite ezin dituztela besoak jaitsi 40 minutuetan. Bi taldeak Disdirarekin berdinduta daude 6 garaipenekin.

Egurre Disidra Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(7), J. Urbizu(15), E. Irulegi(9), B. Aldalur(2), U. Amenabar(12), Mikel Iriarte (1), L.Agirre (5), Lur (-), J. Alberdi(5), Jokin (2), B. Altzibar (2).