Errotaundi ISBk ezin izan zion TAKEri irabazi

img
Argazkia: Javier Zurbano.

56 eta 44 galdu zuen azken laurdenean. Porrot horrekin etxetik kanpoko partiduetako bolada txarrarekin jarraitzen du ISBko taldeak.

Pasa den asteburuan Errotaundi ISBk ezin izan zuen Tolosako TAKE taldea gainditu, eta horrekin bisitari bezala jokatzen duten partiduetako bolada txarrarekin jarraitzen dute, lehen jardunalditik ez baitute irabazi. Lehen hiru laurdenetan gogor borrokatu arren, azken laurdenean ezin izan zien tolosarrei eutsi eta 56 eta 44 galtzen amaitu zuten.

Lehenengo laurdena etxekoena izan zen guztiz. Iraurgiko taldearen defentsako akatsak eta saskiratzeak lortzeko zailtasunak aprobetxatuz etxekoek tartea zabaldu zuten markagailuan. Tolosarrek 7 puntuko abantaila hartu zuten lehen laurdenean: 17 eta 10.

Bigarren laurdenean Errotaundikoak egoerari buelta emateko guztiz konbentzitu ziren eta hainbat errore egin zuten arren, baloiak berreskuratzea lortu zuten. Horri esker, saskiratze errazak lortu zituzten. Defentsa onari esker etxeko taldeak 7 puntu bakarrik sartu zituen laurden osoan eta Iraurgikoak puntu bateko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira: 24 eta 25.
Hirugarren laurdenean markagailuan berdintasuna izan zen nagusi. Etxeko taldeak hiruko marratik saskiratzen zuen eta kanpokoek, berriz, irregulartasunekin jarraitu zuten.

Azken laurdenean, saskiratzeak lortzeko zailtasunak izugarriak izan ziren eta TAKEk kanastak sartzea lortuta gureek ezin izan zieten aurre egin. Azkenean 56 eta 44 galdu zuten. Lehen hiru laurdenetan gauzak oso ondo egin ez ziren arren, partiduan egon ziren denbora osoan, baina azken laurdeneko erasoko arazoak handiegiak izan ziren garaipena lortzeko.

Datorren jardunaldian Errotaundi ISBk Atletico San Sebastian taldearen aurka jokatuko du Azpeitiko kiroldegian 12:30ean. Partidua abenduak 20an, larunbatean, izango da.