Porrotarekin hasi dute urtea junior mutilek

img
Argazkia: Javier Zurbano.

Lehen laurden kaskarraren ondorioz 68 eta 65 galdu zuten Unamuno talde bizkaitarraren aurka.

Glual Hydraulics ISB taldeak ezin izan zuen urtea garaipenarekin hasi. Pasa den asteburuan jokatu zuen lehen faseko partidua Bilbon Unamuno taldearen kontra, eta lehen laurdeneko partzial txarraren ondorioz porrota jasan zuen. Talde bizkaitarrak partidu guztiak irabazi beharra dauka A1 ligaxkara sartzeko eta aldiz gureek irabazita daukate dagoeneko txartela. Hori dela eta, intentsitate maila desberdinetan jokatu zuten bi taldeek eta azkenean 68 eta 65 irabazi zuen etxeko taldeak.

Partidua gogor hasi zuen Unamunok. Erritmo altua ipini zuten erasoan eta atzean, berriz, izugarrizko defentsa oldarkorra egin zuten. Errebotearen kontrola ere beraiena zen. Gure taldeak, aldiz, lo hasi zuen partidua. Defentsan bigun eta erasoan motel, intentsitaterik gabe ibili ziren azpeitiarrak eta gauzak horrela 25 eta 9koarekin amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean gauzak asko aldatu ziren. Iraurgiko taldeak bere ohiko joko maila erakusten hasi zen eta 1 eta 14ko partzial bat lortuz partiduan bete betean sartu ziren berriro. Partzial horren ostean saskiratze trukean aritu ziren biak ala biak eta atsedenaldian 34 eta 28 zioen markagailuak.

Aldageletatik itzuliak, baina, ez zion on egin gure taldeari. Partidu hasieran bezalaxe txakal aldia izan zuen eta 11 eta 0ko partziala jasota berriro gauzak okertu zitzaizkien. 21 puntu sartu zizkion etxeko taldeak, eta hasiera batean hiruko marratik erantzunez eutsi ahal izan zioten arren, azkenean 6 puntugatik galdu zuten laurdena.

Azken laurdenean taldeak erreakzionatu eta beren ohiko itxura alaia eman zuten. Hala ere, ez zen nahikoa izan, azken minutuetako jaurtiketa libreei esker garaipena Bilbon gelditu baitzen. Amaieran 68 eta 65ekoa izan zen emaitza.

Hurrengo partidua urtarrilaren 17an izango da, Donostiako Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka, Azkoitiko Elkargunean 11:00etan.

SASKIRATZAILEAK

UNAMUNO 68 (25+9+21+13):
Ojanguren (-), Bilbao (5), Manjon (19), Beaskoetxea (0), Santana (2), Lucic (5), Huebra (5), Izcara (4), Chavarri (21), Oleaga (4), Gonzalez de Langarica (2) eta Palacio (1)

GLUAL HYDRAULICS ISB 65 (9+19+15+22)
Merketegi (8), Lur (15), Iker (0), Xuban (4), Amets (9), Oteiza (3), Astigarraga (19), Xabi (2), Jon Zabarte (5), Alain (0) eta Axier (0).