Sein ISBk garaipenarekin hasi du bigarren fasea

img
Argazkia: Iraurgi SB.

David Rodriguezen mutilak aurretik izan ziren partidu osoan eta 40 eta 49 irabazten amaitu zuten Easo 97 Loyola taldearen aurka.

Pasa den asteburuan Sein ISBk urteko eta bigarren faseko lehen partidua jokatu zuen. Easo 97 Loyola taldearen aurka jokatu zuen eta fisikoki gutxiago izan arren partidua kontrolpean izan zuen 40 minutuetan. Azkenean, David Rodriguezenek 40 eta 49 irabazten amaitu zuten.

Partidu hasieratik ikusi zen Iraurgiko taldea gutxiago zela fisikoki etxeko taldea baino. Hori dela eta, defentsako lana bi aldiz handiagoa izan beharko zuen errebotea ixteko orduan. Eta horrelaxe aritu ziren azpeitiarrak. Errebotea kontrolatzeko gai izan ziren Iraurgikoak eta baloia abiadura onean eta ongi mugituaz, jaurtiketa onak egiteko gai izan ziren. Zoritxarrez ez zuten gehiegi asmatu eta ondorioz ezin izan zuten abantaila handirik atera: 7 eta 11.

Bigarren laurdena etxeko taldearen erreakzioarekin hasi zen, eta gainera aurretik jartzeko gai izan ziren. Hala ere, segituan erantzun zuen kanpoko taldeak eta 2 eta 11ko partzial bati esker Sein taldeak itzulia eman zion markagailuari. Taldeak erakutsitako intentsitateari esker, 8 puntutako abantailarekin joan zen atsedenaldira: 16 eta 24.

Atsedenaldi arte partidua emozioz betea baina kalitate gutxikoa izan bazen, hirugarren laurdena ere oso antzekoa izan zen. Easo 97 Loyolak zonakako defentsa ezarri zuen kantxan eta Iraurgiko erasoa oraindik eta gehiago trabatu zen. Laurden horretan saskiratze trukean aritu ziren bi taldeak baina ISBkoak beti aurretik mantendu ziren. Azken segundoko hiruko bati esker laurdena 9 puntugatik irabazten amaitu zuten Rodriguezenek: 31 eta 40.

Azken laurdenak ez zuen sekretu gehiago izan eta 9 eta 9ko partzial batekin garaipena gureentzat izan zen: 40 eta 49.

Hurrengo partidua datorren larunbatean jokatuko dute 9:00etan Azpeitiko kiroldegian Hernani K.E. Txiki taldearen aurka.