Atsedenaldi aberasgarria, urte berria eta garaipena

img
Argazkia: Iraurgi SB.

Disdira Bitxitegia ISBk pasa den urte amaiera ahantzi eta Goierri K.E. taldeari 54 eta 63 irabazi zion.

Gabonetako oporretara Zarautzen aurka porrot mingarria jasanda joan zen Disdira Bitxitegia ISB eta on egin dio atsedenaldiak indarberrituta itzuli baita. Pasa den asteburuan Urretxuko taldeari 54 eta 63 irabazi zion eta horrela garaipeneko bidea berreskuratu du Alex Astigarragaren taldeak.

Geldialdien ostean izaten diren zalantza guztiak izan zituen Disdirak partiduan zehar. Nahiz eta partiduari hasiera ona eman, 0 eta 9ko partzialarekin, ez zuen erritmo berdinean jarraitu. Horrela, markagailuan gerturatzen hasi ziren Goierrikoak.

Partiduan zehar Iraurgiko taldeak partiduko erritmoa ematen zuenean bai defentsan eta baita erasoan ere markagailuan aldeak lortzen zituen, baina behin aldeak lortuta Astigarragaren taldea erlaxatu eta aurkariek partiduan sartzeko parada ematen zien. Horrekin lotuta, abantailak lortzen zituzten momentuetan ondo defenditzen zuten gure mutilek, baina besoak jaisten zituzten gainontzeko minutuetan. Hala ere, aurretik izan zen Disdira Bitxitegia partidu osoan zehar.

Askotan aipatu dugun bezala garrantzitsua da partiduko 40 minutuetan intentsitatea mantentzeko maila horretan kontzentrazio asko beharrezkoa baita partiduak irabazteko.

Astigarragak “partidura etorritako juniorren esfortzua” aipatu nahi izan du “gabonetan izan ditugun arazoei aurre egiteko taldekoak ez diren guztiek benetan lan ona egin dute” esan du.

Larunbat honetan Azpeitiko Kiroldegian Loiola Deustoren aurka jokatuko dute arratsaldeko 18:30ean. Bi taldeak sailkapenean berdinduta daude 3. eta 4. postuetan eta beraz, aipatu beharrik ez dago partidu garrantzitsua eta polita izango dela. Beraz animatzera joateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(7), J. Urbizu(7), E. Irulegi(4), B. Aldalur(10), Lur (-), Azkue (16), Artola (3), L.Agirre (5), Astigarraga (9), Etxaniz (-), , Merketegi (-), B. Altzibar (2).