Urretxun irabazi du Errotaundi ISBk

img
Argazkia: Javier Zurbano.

43 eta 64 garaitu zuen Goierri K.E. eta horrela sailkapeneko seigarren postua eskuratu du.

Pasa den larunbatean Errotaundi ISBk 43 eta 64 irabazi zion Goierri K.E. taldeari Urretxuko Aldiri kiroldegian. David Rodriguezenek arazo handirik gabe irabazi zuten denboraldiko 17. jardunaldia eta horrela sailkapeneko seigarren postuan finkatu dira 10 garaipenekin eta 7 porrotekin.

Errotaundi ISBk partidua kontrolpean izan zuen ia 40 minutuetan; Urretxukoak lehen minutuetan bakarrik izan ziren markagailuan aurretik. Iraurgikoek jaurtiketetan egun ona ez izan arren, abantailak lortu zituzten lehen 20 minutuetan, batez ere, beraien defentsa onari esker. Azkenean, emaitza baxuarekin iritsi ziren atsedenaldira: 17 eta 26.

Rodriguezenek atsedenaldi ostean jokatu zituzten partiduko minuturik onenak. Joko ona eginez eta jaurtiketetako ehunekoak hobetuz 26 puntu sartu zituzten Iraurgikoek laurden horretan. Horri esker, 24 puntutako tartea ireki zuten: 28 eta 52.

Azken laurdenean azpeitiarrek intentsitate maila jaitsi zuten eta lortutako abantailarekin jokatzera mugatu ziren. Dagoenerako partidua apurtuta zegoen eta bi taldeak saskiratzeak eta akatsak trukatzen aritu ziren azken emaitzara iritsi arte: 43 eta 64.

Errotaundi ISBk hurrengo larunbatean jokatuko du hurrengo partidua. Arri BKL talde beasaindarraren aurka jokatuko du 16:00etan Azpeitiko kiroldegian.