Zaher ISBk porrot mingarria jasan zuen Durangon

img
Argazkia: Javier Zurbano.

40 minututan berdintasuna egon ondoren, Borja Bellosoren taldeak 59 eta 52 galtzen amaitu zuen Tabirako Baque taldearen aurka.

Iraurgi Saski Baloi taldeko kadete Ak , Grupo Zaher ISBk, ezin izan zuen irabazi Durangon pasa den larunbatean.. Iraurgikoek partidu serioa jokatu zuten eta 40 minutuetan lehiatu zuten, baina azken bi minutuetan ez ziren gai izan zuten abantaila aprobetxatzeko eta 59 eta 52 galtzen amaitu zuten Tabirako Baqueren aurka. Borja Bellosoren taldea baja garrantzitsuak izaten ari da eta “jokalari horiek ahalik eta azkarren berreskuratzea” espero du.

Lehenago aipatu bezala Zaher ISB Aitor Arrieta eta Ibai Eizaguirreren bajekin iritsi ziren Durangora, eta biak posizio berdineko jokalariak izanik hutsune handia zeukan taldeak. Hala ere, intentsitatez hasi zuen partidua Iraurgiko ekipoak eta ez zion utzi Tabirakokoei partiduari beraien erritmoa ezartzen. Lehen zatia berdintasun handikoa izan zen eta etxeko taldeak 25 et a20 irabazten amaitu zuen. Iraurgikoek lehen zati ona jokatu zuten, nahiz eta hutsegite batzuk egin.

Atsedenaldi ondoren partidua gogortzen hasi zen. Iraurgikoak etxekoen presiotik abantailak aurkitzen hasi ziren eta horrela markagailuan gerturatzen hasi ziren. Baina orduan berriro berri txarrak iritsi zitzaizkion gure taldeari: Ivan Loinazek orkatilan min hartu zuen. Hala ere, taldeak borrokatzen jarraitu zuen eta laurden amaierara puntu bateko desabantailarekin eta sentsazio onekin iritsi zen.

Azken laurdena hastearekin batera Alain Mujikak bosgarren falta egin zuen, eta horrek asko baldintzatu zuen taldea. Iraurgikoak indar gutxirekin iritsi ziren partiduko azken momentu horietara eta etxekoek beraien ahulki zabala erabili zuten kantxa osoan presionatzen jarraitzeko. Bi minuturen faltan Zaherrek hiru puntugatik irabazten zuen, baina Iraurgikoak ez ziren gai izan horri eusteko. Etxekoak ezinezko hiruko batekin partidua berdindu zuten eta hortik aurrera gorantz egin zuten gureak putzura erortzen ziren bitartean. Azkenean, 59 eta 52koa izan zen emaitza.

Orain, Bellosoren esanetan, Tabirakoren aurkako partidua prestatzeko hilabete luzea daukate, bere esanetan partidu horretan erabakiko baita nork jokatuko duen Lauko Finala. Dioenez orain lesionatutako jokalariak berreskuratzen eta gogotik lan egiten zentratuko dira era onenean iristeko partidu horretara.