Partidu zaila irabazi zuen Glual Hydraulics ISBk

img
Argazkia: Javier Zurbano.

Lehen zati txarra egin arren, partiduari buelta eman eta garaipenarekin itzuli ziren Ordiziatik junior mutilak.

Pasa den asteburuan Glual Hydraulics ISB taldeak Ordiziako Kiko Enea Oke taldeari irabazi zion 69 eta 75. Partidu gogorra izan zen eta galduta ibili ziren Iraurgiko mutilak lehen 15 minutuetan. Atsedenaldi ostean, ordea, partiduari buelta eman eta garaipena eskuratu zuten Ander Arrutiren mutilek. Neurketa hori irabazita partidu batera dauka Glual Hydraulicsek lehen sailkatua.

Partidua ez zuten ondo hasi Glual Hydraulics ISBko mutilek, eta ordiziarrek partiduko erritmoaren kontrola hartu zuten.Etxekoek defentsa gogorra egin zuten eta trantsizio azkarrak eginez saskiratze errazak gauzatu zituzten. Gauzak horrela, 18 eta 2ko partzial gogorra jaso zuten lehen minutuetan gureek. Hala ere, pixka bat kostatu arren, Iraurgikoak azkenean esnatu eta 10 eta 12ko partzialarekin apur bat zuzendu zuten egoera laurden amaiera aurretik: 28 eta 14.

Bigarren laurdenean bide antzekotik jarraitu zuten Iraurgikoek, ez ziren izan gai beraien jokoa egiteko. Erasoan apur bat hobetu zituzten gauzak baina atzeko errebotean egindako akatsak medio saskiratze errazak ahalbideratu zizkieten ordiziarrei. Laurden horretan ere amaiera aldera jokoa hobetu zuten gureek eta aldeko partziala eginez 8 puntu atzetik joan ziren atsedenaldira: 41 eta 33.

Aldageletan gauzak garbi izan zituzten Glualekoek, irabazi nahi bazuten egindakoa ahaztu eta defentsako lanean zentratu behar zuten. Horrela errebotea kontrolatu eta eraso azkarrak egiteko gai izango ziren. Esan eta egin, apurka-apurka tarteak laburtzen joan ziren Iraurgikoak eta laurdena amaitu baino lehen markagailuan aurretik jarri ziren:55 -60

Azken laurdenean bere horretan jarraitu zuen eta lortutako tartearekin ondo jokatzen jakin zuen. Defentsan lan ona egin zuten eta baloia ondo mugituz azken emaitza iritsi ziren: 69 eta 75.

Glual Hydraulics ISBk hurrengo partidua martxoaren 15ean, igandea, jokatuko du Easo 98 A taldearen aurka. 16:00etan izango da partidua Azpeitiko kiroldegian.

SASKIRATZAILEAK: 28-14/13-19/14-27/14-15

KIKO ENEA OKE 69 (28+13+14+14):
Iztueta (12), Zubiaurre (2), Arrondo (16), Sarasola (13), Gaztañaga (19), Saldaña (0), Insausti (2), Masid (4), Ormazabal (1) eta Peral (0).

GLUAL HYDRAULICS ISB 75 (14+19+27+15):
Merketegi (20), Lur (14), Iker (7), Xuban (0), Elortxa, Amets (8), Oteiza , Astigarraga (10), Jon Ander, Xabi (14), Jon eta Aritz (2)