Disdira Bitxitegia ISBk partidu garrantzitsua irabazi zuen Paduran

img
Argazkia: Iraurgi SB.

73 eta 93 irabazita lauko finalerako borrokan jarraitzen du Alex Astigarragaren taldeak.

Pasa den asteburuan oso garaipen inportantea lortu zuen Disdira Bitxitegia ISBk Paduran. Denboraldiko partidurik serioena jokatu zuten Alex Astigarragaren mutilek eta 73 eta 93 irabazten amaitu zuten. Partidu osoan erritmoa kontrolpean izan zuten azpeitiarrek, baina hala ere momentu oron lanean jarraitu zuten. Garaipen horrekin bi porrotetako bolada txarrari amaiera eman diote Iraurgikoek.

Partidura iristerako garbi zeukaten Disdira Bitxitegia ISBkoek ze motatako taldearen aurka jokatu behar zuten: beraien erritmoan jokatuz gero irabaztea oso zaila den talde horietako. Lehenengo bost minutuetan etxeko taldeak kontrolatu zuen partidua baina hortik aurrera Astigarragaren taldea egin zen partiduaren jaun eta jabe. Erasoak oso ondo landu zituzten, urrutiko jaurtiketetan asmatuz, eta defentsan ere oso ondo aritu ziren. Horrela lehen laurdena 17 eta 21 irabazten amaitu zuten.

Bigarren laurdena ere ildo beretik joan zen. Iraurgikoek gogor lanean jarraitu zuten eta 4 eta 13ko partziala eginda tarte polita zabaldu zuten. Etxekoek, ordea, ez zeukaten hain goiz partidua galtzeko asmorik eta 1 eta 8koa eginda berriro partiduan sartu ziren. Ondorioz, atsedenaldira 38 eta 47 irabazten joan ziren Iraurgiko mutilak.

Aldageletan defentsaz aritu ziren Iraurgikoak, 38 puntu sartuta partidu amaierara ia 80 punturekin iritsiko baitziren aurkariak, eta zenbaki horiekin oso zaila baita irabaztea. Beraz, Disdirako mutilak beste partzial baten bila irten ziren kantxara, baina oraingoan defentsan oinarritutako partziala izan behar zuen. Gure mutilek defentsa gogortu zuten eta baloiak galdu arazi zizkien Padurako jokalariei eta laurdena 13 eta 21 irabazten amaitu zuten.

Azken laurdenera partidua erabakita iritsi ziren Iraurgikoak, baina hala ere lanean jarraitu zuten. Horri esker, laurden hori ere irabazi egin zuten gure mutilek: 22 eta 25. Amaieran 73 eta 93koa zen emaitza eta denboraldian lehenengo aldiz partiduko laurden guztiak irabazi zituen Disdira Bitxitegiak. Gainera, etxetik kanpo eta ez nola nahiko kantxan.

Datorren larunbatean Azpeitiko kiroldegian eman nahi dio jarraipena Disdira Bitxitegia ISBk pasa den asteko partiduari. 18:30ean jokatuko du La Salleko taldearen aurka.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(14), J. Urbizu(10), Irulegi, B. Aldalur(9), Jabi(9), Azkue (6), Artola (3), L.Agirre, Astigarraga (16), Etxaniz (7), Jakes (13), Merketegi (4) B. Altzibar (2).