Lan erdia eginda ezin irabazi

img
Argazkia: Iraurgi SB.

Disdira Bitxitegia ISBk ondo defenditu zuen baina erasoan arazo handiak izan zituen eta 54 eta 50 galtzen amaitu zuen Urdaneta taldearen aurka.

Pasa den asteburuan ezin izan zuen Disdira Bitxitegia ISBk Urdanetaren aurka irabazi. Defentsa ona egin zuen Alex Astigarragaren taldeak baina erasoan oso trabatuta ibili zen partidu osoan, eta azkenean 54 eta 50 galtzen amaitu zuen. Porrot horrekin lauko finalerako sailkapena apur bat konplikatu zaio talde azpeitiarrari, baina oraindik aukerekin jarraitzen dute.

Gaizki hasi zuen partidua Disdira Bitxitegia ISBk eta aurkariek gehiegi egin gabe 6 eta 0ko partziala egin zuten. Azpeitiko taldea ez zen bosgarren minutu arte esnatu, baina behin egin zuenean 0 eta 12ko partziala egin zuen. Horixe izan zen partiduan egon zen alderik handiena.

Partiduak ez zuen istorio gehiegirik izan. Defentsak gailendu ziren partidua izan zen igandekoa, eta gure mutilek ez zuten batere asmatu saski aurrean. Ondo defenditu zuten arren, saskiratze gutxi sartuta zaila da horrelako partiduak irabaztea. Partidu osoan zehar bezala, azken minutuetara berdinduta iritsi ziren bi taldeak, eta gurean ez bezala, beraien taldeko jokalari beteranoek hobeto jakin zituzten azken minutuak jokatzen. Azkenean, porrotarekin itzuli ziren Azpeitira.

Datorren larunbatean azken 4 finaletako bat jokatuko du Disdira Bitxitegia ISBk Azpeitiko kiroldegian. Beraiekin berdinduta dagoen talde ordiziarraren aurka jokatuko du 18:30ean eta guztion oihuak eta animoak behar dituztela esan digute.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Partzialak: 12-12/12-13/14-13/16-12

Saskiratzaileak: X. Aldalur(5), J. Urbizu(11) Irulegi(3), B. Aldalur(7), Jabi(1), Amenabar (5), Azkue (2), Artola (-), L.Agirre (-), Etxaniz (12), Jakes (4), Altzibar (-).