Irabazi arren lauko finaletik kanpo gelditu da Zaher ISB

img

Bellosoren mutilek denboraldiko partidurik onenetakoa egin zuten eta zeukaten guztia eman zuten lauko finalean sartzeko. Azkenean, ordea, ez zuten beharrezko tartea lortu.

Grupo Zaher ISBk ezin izan zion partiduari hasiera hobea eman. Tabirako Baque taldea ez zen gain izan saskiratzerik lortzeko 9 minutu pasa ziren arte. Kalitatezko lehen laurdena jokatu zuten etxeko mutilek: defentsa gogorra, errebotean sendo eta lehen lerroetako defentsetan aktibo. Erasoan ere ideia garbiekin eta pazientziarekin jokatu zuten Borja Bellosoren mutilek. Bizkaitarrak, berriz, erasoan blokeatuta egotez gain defentsan ere oso gaizki eta jarrera gutxirekin aritu ziren. Horrela, 16 eta 1eko partziala lortu zuen etxeko taldeak.

Behin lehen saskiratzea lortu zuenean, ordea, Tabirako esnatu egin zen eta partiduan sartu zen. Etxekoei gehiago kostatzen hasi zitzaien saskiratzea eta defentsan aktibitatea galdu zuten. Hala ere, partiduaren kontrola Iraurgikoen menpe egoten jarraitu zuen. Zortzigarren minutuan, baina, Oier Ardanzak bi hiruko sartu zituen eta kanpoko taldea sinesten hasi zen. Hala ere, atsedenaldian Zaherrek partidua kontrolpean izaten jarraitu zuen eta lauko finalerako txartela gertu ikusten zuen.
Atsedenaldi ostean, baina, urduritasunak eta ardurak asko pisatu zion Zaherri eta erasoko jariakortasuna galdu zuen. Hala ere, defentsan nibel altua izaten jarraitu zuen eta ez zion Tabirakok aurrea hartu. Azken horiek, ordea, agresibitatea areagotu zuten jokoko aspektu guztietan eta partiduko kontrola kendu zien etxeko mutilei.

Azken laurdenean guztia erabakitzeko zegoen. Oso minutu zirraragarriak bizi izan ziren Azpeitiko kiroldegian, bihotz asko eta buru gutxi bi taldeen aldetik. Tabirakoko mutilek markagailuko desberdintasunak laburtzen zituzten bitartean, Zaherrekoek ahal zuten guztia egiten zuten hori ez gertatzeko. Inoiz partiduko garaipena dudatan egon ez bazen ere, bizkaitarrek ez zien utzi beharrezko tartea zabaltzen. Azken momentu horietan, Ardantzak jaurtitako guztia sartu zuen eta Iraurgikoen ilusioekin amaitu zuen. Azken momentuko defentsako hiru zehaztasunek ez zien eman aukerarik Iraurgikoei 7 puntugatik irabazteko, eta irabazi arren saririk gabe gelditu ziren etxekoak.

Hala ere, azpimarragarria gureek jokatutako partidu ona.

PARCIALES: 16-1 / 19-21 /10-13 / 18-24

ZAHER ISB: Luken (1), Aimar Olaizola (9), Aimar Zubizarreta (2) Ierai (24), Aitor Arrieta (15), Alain Mújica (5), Asier Larrañaga (7), Julen Galarraga, Mikel Iriarte y Julen Azpitarte, .

TABIRAKO: Enriquez, Nasuregi,Elorriaga, Mendibe (13), Astigarraga (12), Ardanza (22), Soloeta, Azkarate (6), Arias, Marcos, Presno (6) y Baque.