Hutsaren atzetik aurrerapausoa Disdira Bitxitegiarentzat

img

Alex Astigarragaren mutilek 4ko finalean sartzeko aukerekin jarraitzen dute Zarautzen 53 eta 73 irabazi ostean.

Oporretara joan aurretik belarri ondoko galanta jaso genuen Azpeitiko Kiroldegian aurkari zuzen baten aurka partidua galduta. Ordiziren aurka, partidu borrokatu baina kaskar batean, emaitza txarra izan genuen.

Oporrak pasa ondoren eta lana egin eta gero emaitza ona etorri zaigu, berriro aukerak ematen dizkigu 4ko finalean sartzeko. Nahiz eta erraza ez izan, eduki baditugu. Zarautzera garbi genuen ezin genuela markagailuari begira bakarrik joan. 40 minututan landu eta gozatu beharreko partida zen, eta halaxe izatea lortu genuen.

Lehen bi laurdenetan bi taldeak nahiko kaskar ibili ziren uztaira begira. Garbi zegoen bakoitzak bere defentsan oinarritu nahi zuela partidua, erreboteak ere bakoitzak bereak ongi ixten zituen, guk bigarren laurdenean hirukoekin ez genuen asmatu, baina defentsa onaren ondorioz etxekoek ez ziguten alde egiten. Honela atsedenaldira 30-31 iritsi ginen.

Atsedenaldian garbi geratu zen defentsan lan asko egin behar genuela oraindik eta erasoan lasaiago jokatu ahal izateko, eta urteko laurdenik onena jokatu genuen. Hasieratik nagusitu ginen, 6-0 partzialaren ondoren, beraiek zonakako defentsa jarri zuten eta ez zitzaien ongi irten, hortik aurrera baloia ongi mugituta eta pazientziarekin eraso ia guztiak barruan amaitu baikenituen. 5 hiruko sartu, eta honi atzeko lan benetan txalogarria gehituta 4-21ko partziala egin genien.

Laugarren laurdena 18 puntuko aldearekin hasi geunen baina minutu eta erdian 6-0ko partziala jasota eta bi baloi galduta berriro 12 puntura jarri ziren. Hala ere, berriro 16 puntura joan ginen eta beraien presak pixka bat ere aprobetxatuz aldea 20 puntukoa izatera eta hau mantentzera iritsi ginen.

Apirilak 18an Azpeitiko kiroldegian 18:30tan Goierriren aurka huts egin ezin dugun partidua dugu, aurten nazional mutilen mailan azken jardunaldian erabakiko dira 4ko finalerako parte-hartzaileak eta guk garbi dugu bertan izateko zer egin behar dugun.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X. Aldalur(14), J. Urbizu(17) Irulegi(8), B. Aldalur(9), Jabi(-), Artola (-), L.Agirre (5), Astigarraga (9), Etxaniz (7), Jakes (2), Merketegi (2), Altzibar (-).