Eliku Dietetika ISBk finala jokatuko du

img

Errendimenduko infantil neskek ez zuten zailtasunik izan Bera Berari irabazteko finalerdian. Hurrengo aurkaria Easo 01 Zelaia izango da, eta datorren igandean, hilak 26, jokatuko dute.

Eliku Dietetika ISBko neskek, espero bezala, Bera Berari irabazi zien zailtasun handirik gabe pasa den asteburuan Azpeitian jokatutako finalerdian. Hasieratik bukaeraraino aurretik izan zen talde azpeitiarra, eta beraien nagusitasun fisikoa ezarri zuten. Iraurgikoen defentsako intentsitatea erabakigarria izan zen finalerako txartela lortzeko. Donostiarrak bazekiten oso zaila izango zela partidua irabaztea eta gozatzera etorri ziren. Beraien helburua ez zen garaipena lortzea, baizik eta guztia ematea. Gaur egun, bi taldeen arteko desberdintasuna handia da.

ELIKU DIETETICA 73 – 15 Bera Bera

PARTZIALAK: 21-4 / 16-5 (37-9) / 19-1 / 17-6

Bigarren finalerdian antzeko zerbait gertatu zen. Easo 01 Zelaia taldeko neskek erraz gainditu zuten Easo 01 Zelaitxiki. Nahiz eta hasiera hotza izan zuen partiduak, Easo Ako neskek hirugarren laurden biribila egin zuten.

Easo 01 Zelaia 72 – 15 Easo 01 Zelaitxiki

PARTZIALAK: 17-4 / 10-4 (27-8) / 30-2 / 15-5

Datorren igandean, hilak 26, Azpeitiko kiroldegian jokatuko da lauko finaleko azken partidua 12:00etan. Kategoriko bi talde onenek Gipuzkoako txapelketa izango dute jokoan eta oso neurketa berdindua espero da. Horregatik, gure neskak animatzera gonbidatu nahi zaituztegu harmaila guztiaren laguntza beharrezkoa izango baita partidua irabazteko.