Dena ematera!

img

Labegaraieta kiroldegian (Bergara) jokatuko dira larunbatean Gipuzkoako Errendimendu mailako kadete mutilen finalerdiak. Iraurgiko Kirol Aukera izango da bertan.

Enaitzek eta Julenek entrenatzen duten taldeak mailako txapeldun izateko borrokatuko du. Nahiz eta denboraldia gaziki hasi zuten, taldeak jakin du egoerari itzulia eman eta azken momentura maila onean iristen. Hasierako ligan 5 garaipen eta 9 porrot jasan zituen taldeak, oso gogorra egin baitzitzaien lehengo liga hur. Hiru taldek Euskal Ligan sartzea amesten zuten, eta gainera ia talde guztiak bigarren urtekoak ziren. Kirol Aukera, berriz, lehen urteko mutilez osatuta dago.

Bigarren fasean, baina, askoz hobeto jokatzen hasi ziren eta defentsan oinarrituta gora iristea lortu dute. Konfiantza ere hazi egin da taldean, eta hori izugarrizko hobekuntza izan da. Taldeak entrenatzaileen joko era ulertu du eta fruituak jasotzen hasi dira. Horrela, bigarren fase horretan bederatzi garaipen eta porrot bat bakarra lortu zuten.

Larunbat honetan etxekoen aurka jokatuko dute: Soraluce Bergara. Bi aldiz jokatu dute haien kontra eta partidu bana irabazi dute bi taldeek. Lehenengoan Bergarakoek 52 eta 47 irabazi zuten eta etxean Kirol Aukerak 7 puntugatik (67 – 60 ) irabazi zien. Partidua oso berdindua izango da, biak ala biak garaipen eta porrot antzekoekin iritsiko baitira.

Iraurgikoak, ordea, moralez gainezka daude eta garbi dute finalera iritsi nahi dutela. Horretarako gakoa 40 minutu kontzentraturik egotea dela badakite, defentsako lan ona egitea eta erasoan beldurrik gabe jokatzea.

Animo eta dena ematera!

2015/04/25 Polideportivo Labegaraieta (Bergara)

11:00 Kirol Aukera ISB Vs Soraluce Bergara
13:00 Easo 00 Haranalde Vs Zast 99 ZKE

2015/04/26 Polideportivo Labegaraieta (Bergara)

17:00 Final