Gerdau, harrizko gonbidatua!

img

Lehiaketaren bilakaerak Gerdauk taldeko ekipo gogorrenaren aurka jokatzea nahi izan du. Jokatutako partidu guztietan (4tik 4tan) porrota jasan dute Luis Agirreren neskek Tabirakoren aurka.

Gerdau ISBk ez du batere denboraldi txarra da, baizik eta taldea ikusita hirugarrengo postua oso txalogarria da. Baina zorte txarra izan du, eta Tabirako Baqueren aurka jokatzea tokatu zaio. Luis eta bere neskek begitan hartuta daukate talde bizkaitarra, jokatutako lau partiduetan galdu egin baitute gure neskek: 69 -57/ 42-57/53-59/ eta 63-41. Azken partiduan minutu asko izan ziren aurretik, baina azken laurden txarraren ondorioz askogatik galtzen amaitu zuten.

Bizkaitarrena bat egindako taldea da, errotazio handikoa, non jokalari guztiek gauza onak ematen dizkien taldeari. Gainera jokoa irakurtzen dakite eta badakite nola egin min aurkariei. Dudarik gabe txapelketako talde faboritoa da.

Hori ikusita, edozein ekipo goiza pasatzera joango litzateke Donostiara. Baina ez da hori Gerdauren kasua.

Iraurgikoak lanerako gogotsu dauden neskak dira. Gogotsu entrenatzea eta ausardiarekin aurre egiten die edozein erronkari. Aurkari guztiek gogor borrokatu beharra izan dute hauei irabazteko. Larunbateko hitzordura motibazioz beteta iritsiko dira Gerdau ISBkoak, juniorren lauko finala ikusta gosea piztu baitzaie. Gainera, beraien lana berdindu nahi dute eta horretarako prestaketa handia egin dute. Hainbat aldaera berri sartu dituzte bai erasoko eta baita defentsako lanean ere, daukaten desabantaila konpentsatzeko.

Eta ez dezagun ahaztu faktore determinatzailea: Iraurgiko izaera. Klubeko talde guztiak bereizten dituen arraza hori aterako dute gure neskek, eta hazi egingo dira azken segundo arte borrokatzeko. Espainiako txapelketan egoteko eskubidea irabazi nahi dute.
Klubetik sostengua emango diogu eta gertutik jarraituko ditugu. Ea garaipena ospatu dezakegun. Berriro David eta Goliaten istorioa bizi nahi dugu.

Aurrera Gerdau!!!!!!

2015/04/25 Altzako Kiroldegian (Donosti)

11:00 Tabirako Vs Gerdau ISB
13:00 Easo Pagoa Ate Asesores

2015/04/26 Altzako Kiroldegian (Donosti)

10:00 Final