Aurkeztu dute VII. Garagardo Azoka

img
Argazkia: Maxixatzen.

Atzo elkartu ziren Udaleko, Anaitasunako, Iraurgiko eta Azkoitiko tabernarien ordezkariak ekintzari buruz informazioa emateko.

Atzo, hilak 23an, aurkeztu zuten Azkoitiko VII. Garagardo Azoka. Klubeko lehendakariak, Maier Lizasok, eta jarduera antolatzen duten gainerako eragileek, Anaitasuna, Azkoitiko Udala eta Azkoitiko Tabernak, Azkoitiko udaletxean azaldu zituzten aurtengo ekimenaren nondik norakoak.

Aurtengoan helburua herritar gehiago erakartzea dela esan digute eta horretarako “lan asko” egiten ari omen dira. Ziur daude “inoiz baino azoka hobea” izango dela.

Duela egun batzuk esan genuen bezala, apirilaren 30ean irekiko ditu ateak azokak eta bertan festa egiteko aukera izango da maiatzak 9 arte.

Apirilak 30, osteguna.

20:00. Karparen inaugurazioa luxuzko bi babesle azkoitiarrekin: Iñigo Zubeldia (Real Sociedad – Espainiako selekzioa) eta Xabier Oroz (Gipuzkoa Basket).

22:30. Herriko DJak goizaldera arte giroa ezarriz.

Maiatzak 1, ostirala.

19:00. Azkoitiko bertsolariak eta trikitilariak afaria girotzen arituko dira beraien doinu eta bertsoekin.

Maiatzak 2, larunbata.

16:00. Mus txapelketa. Inskripzioa bikoteko 30 euro kostatuko da eta ondorengo lekuetan egin ahalko da (Azokako karpaz gain):

Azkoitiko Zurt Tabernan / Azkoitiko Olaberri Tabernan / Azpeitiko ISB Tabernan.

SARIAK:

1.- 1000 Euro + garaikurra + txapela.
2.- 500 Euro + 2 afari.
3.- 250 Euro + 2 afari.
4.- 2 afari.

23:00. Oihan Vega DJa ezaguna izango da gaueko izarra. Azokarentzat luxua izango da bere presentzia eta bere erritmoak izatea.

Maiatzak 5, asteartea.

19:00. Herriko arropa dendek antolatutako modako desfilea. Azoka modako azken tendentziak ikusteko ibiltokia bihurtuko da.

Maiatzak 6, asteazkena.

19:00. Anaitasunako ekipo guztien presentazio ofiziala egingo da.

Champions Leageko finala pantaila handian ikusteko aukera izango da. Gainera, afariak zerbitzatuko dira.

Maiatzak 7, osteguna.

19:00. Kirol munduko hainbat pertsona ospetsurekin tertulia: Txetxu Urbieta izango da moderatzaile eta Javier Clemente, Miguel Santos, Jose Luis Larrea eta Jaume Ponsarnau izango dira tertulianoak. Saskibaloia eta futbola maite duten guztiek galdu ezin duten hitzordua.

Maiatzak 8, ostirala.

19:00. Iraurgiko taldeen aurkezpena.

23:00 Tania de Sousaren kontzertua. Abeslari zestoarrak banakako karrera hasi du Zuloak eta The Dispositives taldeenta ibili ostean. Fermin Muguruzarekin batera atera duen lehen diskoak harrera ona izan du eta hutsunetxoa zabaldu du Euskal musikaren barruan. Izugarrizko aukera ona da abeslari on onen emanaldia ikusteko, etorri!

Maiatzak 9, larunbata.

10:00 Salestarren pintxo solidarioa.

17:00. Pailazoak. Txikienek (eta ez hain txikiek) ere festa izango dute karpa barruan.

23:00. Emon taldeak itxiko du azokako azken eguna. Aritz Alustiza trikitilariak zuzenduta, Emonek dantza egiteko kantuak aukeratu ditu bere lehen “Konfeti koloretsu” diskoan. Bere azken lana “Sua”k rumba, ska, cumbia, merengue eta salsa erritmoak fusionatzen ditu.