Gerdau ISBko neskak Euskadiko Txapeldun

img
Larraitz Larrañagak 33 puntu saskiratu ditu.

Klubarentzat bigarren Euskadiko titulua ekarri du Luis Agirrek zuzendutako taldeak. Txapelaz gain Espainiako Txapelketa jokatzeko saria irabazi dute gure neskek. Iraurgiko nesken saila izugarrizko emaitzak lortzen ari da azken urteotan.

Lehen segundotik bi taldeak gerra taktiko batean murgildu dira. Biak ala biak zonakako defentsan jarri dira eta hiruko jaurtiketetatik saiatu dira defentsa hori zabaltzen, gero barruan jokatzeko. Gernikako jokalariak asko asmatu dute, Oletak eta Ugaldek izugarrizko ehuneko onak izan dituzte. Gerdaukoek, berriz, ez dute zorte bera izan eta barnekaldietan zentratu dira. Erreboteko borrokan Iraurgikoak izan dira nagusi eta horri esker bigarren eta hirugarren aukerak izan dituzte. Hala ere, gure neskak ez dute asko asmatu eta kosta egin zaie saskiratzea.

Bigarren laurden hasieran Gerdauk bi kontraeraso azkar lortu ditu eta aurretik jarri da markagailuan. Gernikak, ordea, segituan erantzun du hiruko marratik saskiratuz, eta gainera barneko jokoa ere esnatzen hasi da. Agirrerenak lo gelditu dira eta defentsako maila jaitsi dute. Horren erruz erreboteko kontrola galdu dute eta lasterka egiteko aukerarik ez dute izan. Baina orduan Larraitz agertu da partiduan. Saskiratzeko ardura bere gain hartu du eta hiru erasotan saskia asmatuta berriro taldea partiduan sartu du. Horrela, atsedenaldira hiru puntu azpitik iritsi dira.

Aldageletatik itzuliak bizkaitarrei on egin die. Berriro hirukoak saskiratuz eta orain, errebotea kontrolatuz tartea zabaldu dute. Gertaukoak erasoan ataskatuta gelditu dira eta defentsako lanean ere gaizki aritu dira. Gernikak partidua apurtuko zuela zirudien eta Iraurgiko taldeak ez zuen erreakzionatzen. Baina, beste behin, Larraitz lanean hasi da eta barnekaldiak, jaurtiketak, baloiak berreskuratzen, erreboteak hartzen… leku guztietan zegoela zirudien. Hala ere, Gernikak irabazi du laurdena baina bi puntugatik bakarrik.

Azken laurdeneko lehen bost minutuak oso kezkagarriak izan dira guztiontzat. Gerdau oso poliki joan da tartea mozten eta Gernikak erasoko jarioa galdu du. Larraitzen saskiratze batek Iraurgi aurretik jarri du 50 eta 52 eta azken partzialari hasiera eman dio. Orduan, Ane Zubizarreta agertu da eta gehiago ezin zuen Larraitzen lana bere gain hartu du. Miren, Izaro eta Ane barneko jokoan nagusi egin dira bi saskietan. Gerdau ISB korrika hasi da eta Gernikak ezin izan dio jarraitu. Azken horiek puntu bat bakarrik saskiratu dute azken minutuetan.

Zorionak neskak!!!!!

Gernika KESB 51 – 63 Gerdau ISB

Partzialak: 16-13 / 14-14 (30-27) / 16-14 / 5-22

GERDAU: Caballero M, Larrañaga L (33), Bastida M (2), Larrañaga I, Sudupe J, Loiola A, Sudupe M, Ugarte A (7), Lizundia I (6), Zubizarreta A (15), Galarraga E, Zuazolazigorraga A.