Pirineos Ibercaja kopa

img

Kale egin ezin den klasikoa jokatuko da asteburuan Aragoiko lurretan. Zortzi ekipotan banatutako klubeko 100 kide inguruk hartuko dute parte.

Sabiñanigon, Jacan eta Vilanuan jokatuko da “Copa Pirineos”-en bederatzigarren edizioa. Benetan aipagarria da jarduera erraldoi hori antolatzeko CB Jaca Klubak egiten duen gestioa eta organizazioa. Ez daude ez klub ugari eta ezta federaziorik ere horrelako txapelketa bat prestatu nahi dutenak, eta horrek adierazten du nolako logistika maila dagoen eta zenbat azpiegitura behar diren egiteko. Horregatik, CB Jaca klubari eskertu beharra dago egiten duen esfortzua.

Iraurgik 8 ekipo emango ditu ondorengo mailetan:

Kadete mutilak: Kirol Aukera
Kadete neskak: Iragaz
Infantil mutilak: Txikerra
Infantil neska berezia: Eliku Dietética
Aurre-infantil mutilak: Alumak
Aurre-infantil neskak: Urbitarte
Mini mutilak: Betiko Kafe
Mini neskak: Sammic

Behean daude torneoko dossierra eta gure taldeek jokatuko dituzten partiduak. Egunero emango dugu bertoko informazioa bai webgunean eta baita sare sozialetan ere.
Txapelketara joateko ostiralean, maiatzak 1, 8:00etan irtengo du autobusak eta maiatzaren 3an, igandean, itzuliko da.

Gozatzeko gogoz goaz guztiok!

- DOSSIER IX COPA PIRINEOS.pdf

- CUADRANTE DE PARTIDOS IRAURGI.pdf