Glualek Pielagosen aurka irabazi du Espainiako Txapelketako azken partidua

img

Ander Arrutiren eta David Rodriguezen mutilak ez dira garaipenik gabe itzuli etxera, txapelketari amaiera ona emateko 93 eta 66 hartu zuten mendean talde kantabriarra.

Gure juniorrek gutxienez garaipen batekin itzultzeko helburua bete dute Espainiako Txapelketan. Atzo oso ondo jokatu zuen Glual Hydraulics ISBk eta sendotasunez irabazi zion Kantabriako Pielagos taldeari.

Atzoko partiduan Glualek saskia txapelketa osoan baino errazago aurkitu zuen. Saskiratzeei dagokionez ikuskizuna eman zuen Iraurgiko taldeak lehen bi laurdenetan eta erakutsi zuen nahiz eta ezin sailkatu hurrengo fasera partidu hura irabazi nahi zuela.

Atsedenaldirako Ander Arrutiren eta David Rodrigezen mutilek partidua erdi erabakita utzi zuten.
Atsedenaldi ostean, gainera, maila berdina mantendu zuen ISBk eta ez zen batere lasaitu. Kantabriakoek ezin izan zioten gureei heldu eta besoak jaitsi zituzten. Iraurgikoek, berriz, motibatuta jarraitu zuten eta ondo pasatu zuten kantxa gainean. Azken laurdenean, bi taldeak defenditzeaz ahaztu ziren eta erasoan zentratu zituzten beraien indar guztiak.

Garaipen horrek hurrengo faserako sailkapena eman ez arren, sentsazio onak utzi dizkio taldeari, eta txapelketari amaiera bikaina eman dio. Burua tente eta etxeko lanak eginda itzuliko da, gaur, Glual ISB etxera. Bere mailan oso ondo borrokatu du, eta klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu Iraurgiko izena horren ondo defenditzeagatik. Batzuetan irabaztea ez da garrantzitsuena, lehiakorra izan eta ondo jokatzea bai ordea.

Zorionak!!!!!

- Glual Hydraulics ISB Vs Pielagos.pdf