Aranur ISB estatuko onenen artean egongo da

img
Aranur ISBko taldea Euskadiko txapelketa irabazi ondoren.

Iraurgiko Junior neskek ilusioz beterik bidaiatuko dute Guadalajarara larunbatean, eta igandean Espainiako Txapelketa jokatzen hasiko dira.

Euskadiko txapelduna den Aranur ISBk moralez gainezka eta motxilak ilusioz beterik dituela bidaiatuko du Guadalajarara. Bertan jokatuko dute Junior mailako Espainiako txapelketa maiatzaren 10etik 16ra. Iraurgiko neskek badakite konpromiso zaila eta gogorra daukatela aurrean, baina nahiz eta ez jakin nolako maila aurkituko duten han, garbi daukate beraiek ahalik eta ondoen jokatuko dutela.

Hiru partida jokatuko dituzte gure junior neskek fase erregularrean:

2015/05/10 10:30ean CB Oncineda Vs Aranur ISB.

CB Oncineda Nafarroako txapelketako bigarren sailkatua da. Bere ligan 16 garaipen eta 2 porrot jaso zituen. Jokatutako partiduetan 75,5 puntu sartu zituen bataz beste eta beste 54,4 jaso zituen. Lauko finalean finalera iritsi zen Cantolaguaren aurka eta 64 eta 62 galdu zuen. Lauko finalean 64,6 puntu sartu zituen bataz beste eta 54,6 jaso zituen.

2015/05/11 11:30ean Aranur ISB Vs Maristas Córdoba.

Maristas Cordobak Andaluziako amaierako fasea jokatu zuen eta oso txapelketa ona egin zuen. Talde lan ona egiten duen taldea da, eta Conquerok finalean irabazi zion arren, bigarrengo postuak aukera eman dio Guadalajarara joateko. Talde horren jokatzeko modua gurearen oso antzekoa da.

2015/05/12 12:30ean Adarsa Uva Ponce Vs Aranur

Adarsa Uva Ponce ere bigarren sailkatua da bere ligan. Fase erregularrean bigarren gelditu zen 8 partidu irabazita eta bi galduta (biak lehenaren aurka: Aros Ule). Fase horretan 60,3 puntu sartu zituen bataz beste eta 49,6 jaso zituen. Lauko finalean ere finala Aros Uleren aurka galdu zuen. Talde horrek hiru jokalari nabarmen ditu: Sophie Diongue, Mame Selbe Toure eta Maria Matesanz.

Azken horiek dira taldeko faboritoak.

Aste bizia izango da gure neskentzat, beste guztiok hemendik jarraituko ditugu beraien emaitzak.

Egurre Aranur ISB!

- 01 Campeonato de españa Grupo C.pdf