Asteburu gogorra izango da Zurt taberna ISBko kideentzat.....

img

.... baina baita ere ilusioz betea

Ziurreneik Iraurgi sakibaloiaren historian, nesken mailan jokatuko ditugun partidu garrantzitsuenak dira, LF2rako igoera fasea jokatuko baitugu, estatuko bigarren maila eta honek gure neskak egin duten denboraldi bikaina adierazten du.

Taldea oso ondo dago. Denboraldia txisparekin bukatzen ari gara eta dugun ilusioak ere beste plus bat emango digu. Ezer berezirik ez dugu prestatu igoera faserako, urte guztian ondo egindako lanarekin jarraitzea nahi dugu eta orain arte lortutako etekina lortzea.

Oso igoera fase gogorra izango da.Taldeak bikainak dira, baina faboritoak Donosti basket eta Lugoko Lourenza dira, hauek gelditu baitira beraien ligetan aurrena. Baina guk, faboritoei gauzak oso zail jartzen saiatuko gara.

Izan dezakegun arazoetako bat, taldekide gutxi izatea da. Denboraldi haserako lesioengatik seniorral zortzi bakarrik gara eta juniorrek izugarrizko laguntza eman digute urter guztian zehar, baina zorionez Espainiako txapelketa bikaina jokatzen ari dira eta baliteke azken partiduetara iristea. Hori oso ona da klubarentzat eta adierazgarri aurtengo urtean nesken saila egiten ari den denboraldi bikainarena.

Bukatzeko azken eskaera bat egin nahi diet gure jarraitzaile eta saskibaloi zale guztiei. Arren etor daitezela kiroldegira Zurt taberna ISB animatzera. Urte guztian zehar, laguntza bikaina izan dugu eta ea azken esfertzuarekin eta denon laguntzaz LF2ko igoera fasea irabaztea lortzen dugun.