Iritsi dira fasea jokatzeko egunak eta taldea ilusioz beteta dago....

img

....motibatuta eta gogo askorekin.

Badakigu asteburu gogorra izango dela baina dakiguna egiteko prest gaude eta arerioei gauzak zail jartzen saiatuko gara. Guretzat sari handi bat da gauden lekuan egotea eta helburu nagusia disfrutatuz gauzak ahalik eta ondoen egitea da eta ziur horrela emaitzak etorriko direla.

Hitz potoloak dira igoko garela esatea, arerio oso onak ditugulako eta beraiek ere dena emateko prest daudelako baina zergatik ez?
Dakiguna ondo egiten badugu eta orain arteko jarrerarekin jolastuz gero, guztia posible dela esango nuke, partiduz partidu joango gara borrokatzen eta dena ematen.

Pertsonalki, ilusio handia daukat fase hau jolastu eta disfrutatzeko. Urte asko daramatzat kirol hau egiten eta niretzat sari handia da fase hau jokatu ahal izatea. Izugarrizko denboraldia egin dugu eta hori ezin dugu ahaztu. Momentuan, ez gara itsutuko igotzearekin edo ez, momentuaz gozatu eta Azpeitiko kiroldegia jendez beteta ikustea polita izango litzateke.

Esan bezala, zuen laguntza eta babesa beharrezkoa izango dugu egun hauetan zehar, orain arte erakutsi diguzuen bezala, oraingoan ere bertan ikusi nahi zaituztegu talde guztia animatzen. Beraz, badakizue, animatu Azpeitiko polikiroldegira eta gozatu saskibaloiaz.

ANIMAU DANOK ETA ESKERRIK ASKO!