Aranur ISB Estatuko lau talde onenen artean

img

Izarok saskiratutako bi jaurtiketa libreri esker partidua berdindu eta luzapena jokatu dute gure junior neskek. Luzapenean Sant Adriako Katalanak baino hobeak izan dira eta 75 eta 79 irabazten amaitu dute. Bihar, Gran Canariaren aurka jokatuko dute 11:30ean.

Gaizki hasi dute partidua gure neskek eta lehen hiru minutuetan 11 eta 1eko partziala jaso dute. Oso urduri egin dute salto kantxara eta defentsan ez dute betiko alaitasuna izan. Kataluniarrek ere aspektu horretan zailtasunak izan dituzten arren aurrean erraz saskiratu dute. Hala ere, apurka-apurka Aranur ISB defentsako lana hobetzen joan da eta jaurtiketa libreak ondo aprobetxatu ditu. Horrela, lehen laurdena 13 eta 12 amaitu da.

Bigarren laurdenean urduritasuna ahaztu eta bi taldeek izugarrizko ikustaldia eman dute. Lehen bost minutuetan talde Katalanak eman du batuta markagailuan, 7 puntutako abantaila lortuz. Baina, partzial hori ikusita Iraurgiko motorrak lanean hasi dira eta 6 eta 16ko partzialari esker partiduari buelta eman die. Horri esker atsedenaldira bi puntutako abantailarekin iritsi dira Aritz Aldalurrenak.

Aldageletatik itzuliak Aranur ISBri izugarrizko mesedea egin dio. Defentsa onari esker eta erasoan jaurtiketa onena aukeratuz bederatzi puntutako abantaila zabaldu dute. Behin horrela, ordea, Sant Adriakoak lanean hasi dira eta hiruko jaurtiketei esker gerturatzen joan dira. Azken momentuan Gasconek lortutako hirukoari esker 52na berdinduta amaitu da hirugarren laurdena.

Azken laurdena oso berdindua izan da. Sant Adriaren kanasta bakoitzari beste batekin erantzuten zion Aranur ISBk. Eneritzek gidatu du erasoan Azpeitiko taldean, eta guztiz zoratu ditu aurkari guztiak. Partidua amaitzeko minutu bat eta 24 segundo gelditzen zirela, baina, lau puntuz galtzen jarri dira Aranurrekoak. Abantaila hori nahiko izaten da askotan beste taldea KO uzteko, baina Aranurrekoentzat hori ez da nahikoa. Gogor lana eginez eta urduritasunik gabe, Izarok bi jaurtiketa libre sartu eta partidua berdin du hiru segundo falta zirela. Katalanek ez dute asmatu saskiratzen hiru segundo horietan eta partidua luzapenera joan da.

Luzapena zirraragarria izan da. Aranur beti aurretik izan da eta jokoa kontrolatu du, baina ez da gai izan tarte handia irekitzeko. Gainera, bi minutu falta zirela Grau-k lortutako hiruko bati esker 73 eta 74 jarri dira. Hor, ordea, Ainhoak beste hiruko batekin erantzun du eta Kataluniako taldea gainbehera etorri da. Azken minuturako 6 puntuz irabazten ari ziren azpeitiarrak eta Sant Adriak ezin izan dio buelta eman partiduari.

FEBek esan duenez, eguneko partidua izan da hau. Izugarria gure neskak lortzen ari direna! Orain, bihar, 11:30ean Kanariako talde handiaren aurka jokatu beharko dute gure neskek.

Egurre Aranur ISB!

- Sant Adria Vs Aranur ISB.pdf

- Gran Canaria Vs Valencia.pdf