Iraurgi ISBren II Topaketa

img

Txapelketaren bigarren edizioa martxan da dagoeneko.

Bigarren urtez jarraian kluba, kolaboratzaileen laguntzaz, 2004, 2005 eta 2006 urtetan jaiotako haurrentzat txapelketa antolatzen ari da. Iazkoa izan zen lehen edizioa eta Euskal Herriko eta Kantabriako taldeek hartu zuten parte bertan. Guztiek beraien esker ona eta poza erakutsi ziguten bizitako esperientziagatik eta argi utzi ziguten berriz errepikatu nahi zuten esperientzia zela.
Aurtengoan, ordea, kalitatezko beste urrats bat eman nahi izan da eta 4 taldetan (bi neska eta bi mutil) banatuta egongo diren 46 ekipok hartuko dute parte txapelketan. Parte hartzaile kopurua oso altua dela eta, antolakuntzako eta kudeaketako izugarrizko lana egin behar izan du klubak. Oso apustu ausarta egin du txapelketa honetan eta gainontzeko klubentzat egutegian apuntatutako derrigorrezko jarduera izan dadin nahi du.
Maiatzaren 23an eta 24an Azpeitiko kiroldegia (hiru kantxa) eta Urolako ikastola (3 kantxa), Iraurgi ikastetxea (kantxa bat) eta Perdillegi (kantxa bat) haurren saskibaloiaz beteko dira. Ehunka haurrek saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dute II Topaketa honetan.
Loiolako Hotelak eta Loiolako Arrupek hartuko dituzte txapelketako kirolariak eta beraien familiak. Hilaren 23an guztiek Sanagustinen bazkalduko dute, bi txandatan: 13:15 eta 14:30ean. Saski Taberna, Azpeitiko Kiroldegia, Patxo eta Pastorkua ere beraien eskura izango dituzte nahi dutenek.

Burlada, Lagunak, Balmaseda, Baskonia, Easo, Matadepera, CB Padura, Ointxe Arrasate, Catalana Occidente Manresa, Ordizia eta Casablanca dira txapelketan parte hartuko duten ekipo batzuk.

Guztia ia prest dago jada eta saskibaloiko festa handi hau hasteko gogoa daukagu. Topaketako dossierra, egutegia eta gida bat erantsita bidaltzen dizkizuegu informazioa izan dezazuen.

Galdu ezinezko hitzordua da hau, ez ahaztu!

- 01 IRAURGI SB Topaketa (Euskaraz).pdf

- 02 IRAURGI SB Topaketa (Gazteleraz).pdf

- 03 IRAURGI SB Topaketa (Katalanez).pdf

- 04 2015 ko Iraurgi ISB Topaketa (Calendario).pdf

- 05 Iraurgi ISB Topaketa (Guía y Menús).pdf