Gerdau ISB prest dago bere azken erronkarako

img

Gure kadete neskek Espainiako Txapelketa jokatuko dute Leonen maiatzaren 24tik 30era.

Euskadiko txapeldunak diren Gerdau ISBko neskak azken prestaketak egiten ari dira Leonen jokatuko duten Espainiako Txapelketarako. Luis Agirrek zuzentzen dituen kadeteek maiatzaren 24tik 30era jokatuko dute estatu mailako txapelketa. Iraurgiko neskak B taldeko parte dira eta Madrilgo Estudiantes taldearen, Kataluniako Sant Adriaren eta Balentziako BC Genoves taldearen aurka jokatuko dute.

Valencia BC Genovesek azken neurketan lortu zuen txartela txapelketa honetarako. Lehiaketa berdindua jokatu zuen Balentzian, eta denboraldiko azken partiduan erabaki zen dena. Picken Clareten aurka, txapelduna, bakarrik galdu zuen (37 - 51), eta mendean hartu zituen Vila Real BCA (58 - 47) eta BF San Blas (43 - 45).

Sant Adriak ere lauko finalean lortu zuen txartela. Kataluniako hirugarren talde bezala sailkatu da, finalerdian Basket Almedaren kontra 50 eta 48 galdu ondoren. Hirugarren postua Jet Terrassaren aurka jokatu zuten San Adriako neskek eta 33 eta 44 irabazita azken txartela lortu zuten.

Estudiantesek Rivas Ecopolisi 67 eta 65 galdu arren, Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen Madrilgo bigarren sailkatu bezala. Beste bi partiduak, ordea, irabazi egin zituen Alcobendasen (74 - 34) eta Alameda de Osunaren (61 - 64) aurka.

Dudarik gabe madrildarrak eta kataluniarrak dira talde honetako faboritoak hurrengo fasera sailkatzeko.

Gerdau ISBk inolako presiorik gabe bidaiatuko du Leonera, esperientziaz gozatzeko helburuarekin. Lehiakorra izan nahi du eta daukanaren %200a emango du. Oso talde zaila tokatu zaio, baina gure neskek orain arte erakutsi dute edozertarako gai direla. Beraz, zorte on!

Ondorengoa izango da Gerdau ISBren egutegia:

1.go jardunaldia: Maiatzaren 24a, igandea.

13:30ean MOVISTAR ESTUDIANTES Vs GERDAU AZKOITIA ISB

2.go jardunaldia: Maiatzaren 25a, astelehena.

13:30ean SNATT'S FEMENI SANT ADRIA A Vs GERDAU AZKOITIA ISB

3.go jardunaldia: Maiatzaren 26a, asteartea.

13:30ean GERDAU AZKOITIA ISB Vs VALENCIA BG GENOVES

Egurre Gerdau!!!!!

- GERDAU.pdf