Beste garaipen bat Sarralle ISBrentzat

img

Partizipazio mailako Gipuzkoako Txapeldun diren infantil neskek errendimendu mailako Beasaini irabazi zien erraztasunez.

Jesusen neskei martxa hartu eta partiduan sartzea kostatu egin zitzaien, baina atsedenalditik aurrera izugarrizko defentsako lan ona egin zuten eta partidua erraz irabazten amaitu zuten.

Partiduko lehen laurdena Udaberriko Txapelketan ohikoa den bezalakoa izan zen: bi taldeak kantxan beraien lekua aurkitzen, defentsako lan ona eginez eta erasoan aukera onena bilatuaz. Sarralle ISBk ondo irakurri zituen Beasainekoen defentsako hutsak eta errebotea ere kontrolatu egin zuten. Defentsan, ordea, ez zuen lan ona egin eta bat baten aurkako defentsetan eta laguntzetan arazoak izan zituen. Beasainekoek ez zuten erasoan gehiegi egin eta defentsan zentratu ziren. Laurden amaieran 7 eta 10 aurretik zen Sarralle, bi taldeetako inork intentsitate gehiegi erakutsi ez bazuen ere.

Bigarren laurdena ildo beretik joan zen. Baloi galtze ugari eta saskiratze gutxi izan ziren laurden horretako ezaugarri nagusiak. Sarralle ISBk oso defentsa ona egin du eta baloi ugari lapurtu zituen, baina erasoan ez zuen jakin horiei zukua ateratzen. Beasaini, berriz, asko kostatu zitzaion Iraurgikoen defentsari aurre egitea, eta defentsan hobeto aritu ziren arren ez zioten zailtasun gehiegirik sortu gure neskei. Laurden txarra izan zen bigarrena gureek 1 eta 7 irabazi bazuten ere.

Atsedenaldi ostean iritsi ziren Iraurgiko nesken minuturik onenak. Sarralletarrak partiduan zentratu ziren eta defentsan hobeto ixten hasi ziren. Horri esker saskiratze errazak lortu zituzten saskipean. Beasaingoek ezin izan zioten iraurgikoen presioari aurre egin. Horrela, laurdena 4 eta 15 irabazi zuen ISBk.

Guztia erabakita zegoela Sarrallek partiduari erritmoa jarriaz jarraitu zuen. Defentsan Beasaingoak baino askoz hobea izan zen, eta azken horiek saiatu ziren arren ezin izan zuten ezer egin. Ondorioz, azken laurdena ere 4 eta 16 irabazi zuen Sarralle ISBk.

Sentsazio onak jaso zituen Iraurgiko taldeak Euskadiko Kirol Eskolarretako finalen aurreko asteburuan. Maiatzaren 30ean, 31an eta ekainaren 6an gure neskek txapelketa triangeluarra jokatuko dute Bizkaiko eta Arabako txapeldunekin Manteoko kiroldegian.

Ondorengo egutegia izango du txapelketak:

2015/05/30. Manteo: Arabako txapelduna Vs. Sarralle ISB
2015/06/06. Manteo: Bizkaiko txapelduna Vs Sarralle ISB

Beasain 16 – Sarralle 48

PARTZIALAK: 7-10 / 1-7 (8-18) / 4-15 / 4-16

Saskiratzaileak: Bastida L (11), Olaizola M (7), Odriozola M (2), Azpiazu A (4), Ugartetxea L, Uranga E (4), Eizmendi L (2), Peña K (7), Guridi J (2), Iriarte L (9)