Eliku Dietetika ISBk Ostadarri irabazi zion

img

Gure errendimenduko infantil neskek ez zuten arazo gehiegirik izan Lasarteko taldeari irabazteko pasa den larunbatean. Lehen laurden ona jokatuta partidua apurtu eta erabakita utzi zuten gure neskek.

Eliku Dietetika ISBk oso kontzentratuta irten zuen kantxara eta lehen minututik partziala sartu zion Ostadarri: 13 eta 0. Ostadarreko neskek ez zuten jakin defentsan nola itxi eta erasoan ere ez zuten jaurtiketarik onena aukeratu. Iraurgiko nesken defentsako lana, berriz, ia perfektua izan zen eta aurrean erraz saskiratu zuten. Horrela, laurden amaieran 19 eta 3 irabazten zuten Xubiren neskek.

Bigarren laurdenean gauzak berdindu egin ziren. Ostadarreko neskek defentsako lana serioago hartu zuten eta 1x1eko defentsak gogortu zituen. Laguntzetako lana ere ona izan zen eta defentsako errebotearen kontrola izan zuten. Erasoan pazientzia gehiago izan zuen eta elikuren puntu ahulak aprobetxatu zituen saskiratzeko. Gureak lasaitu egin ziren defentsan eta erasoko erraztasuna galdu zuten. Lasterka egiteari utzi zioten hasiera batean, baina minutuak aurrera egin ahala berriro lan ona egiten hasi ziren atzean eta korrika egiteko aukera izan zuten berriz. Horrela, laurdena 18 eta 12 irabazi zuten, eta 22 puntutakoa zen aldea atsedenaldian.

Atsedenaldi ondoren partidua erlaxatu egin zen eta aspergarria bihurtu zen ikusleentzat. Elikuko neskak defentsan berriro erlaxatu ziren eta zailtasunak ekarri zizkien erasoan. Gainera, jaurtiketetako ehunekoak ere jaitsi egin ziren eta saskiratze kopuruak ere behera egin zuen. Lasarteko neskek ere ez zuten beraien saskibaloirik onena egin eta azken bi laurdenetan hiru saskiratze bakarrik lortu zituen (jaurtiketa libreak kontatu gabe). Azken bi laurden horietako emaitzak 10 eta 4 eta 8 eta 6 izan ziren.

Elikuk datorren asteburuan eskolarteko Euskadiko Finalak hasiko ditu. Datorren asteburuan San Viatorren aurka jokatuko dute, eta hurrengoan Bilboko La Salle taldea izango dute aurrean. Bi aurkari gogor izango dira gure neskentzat eta gogotik lan egin beharko dute garaipena eskuratzeko. Talentua eta kalitatea soberan du taldeak horretarako, eta defentsako lanean jarraitasuna izaten badute ziur poztasunen bat ekarriko dutela Azpeiti aldera.

Eliku Dietética 55 – 25 Ostadar

PARCIALES: 19-3 / 18-12 (37-15) / 10-4 / 8-6

ANOTADORAS: Ezama M (8), Ezama A (5), Otaegi M. Merketegi M (9), Bastida A (6), Lizundia A (8), Odriozola A (12), Bastida E (5), Idoeta N (2)