Sarralle ISB hustu egin zen Los Herran Araskiren aurrean

img

Jesusen neskek ezin izan zioten nekeari aurre egin eta galtzen amaitu zuten. Eskola Jokoko finaletako lehen partidua 9 jokalarirekin bakarrik jokatu zuten eta ezin izan zuten lehen bi laurdenetako maila mantendu partidu osoan zehar.

Partidu hasieran gasteiztarrek kontrolatu zuten erritmoa. Sarralle ISBko neskek oso hotz ekin zien partiduari eta ez zuten asmatu kantxan posizioak bilatzen. Bosgarren minutu arte ez ziren izan gai kontzentrazioa lortzeko, baina hortik aurrera partiduaren kontrola eskuratu zuten. Defentsako lan ona egiten hasi ziren gure neskak, eta Los Herran taldea blokeatuta gelditu zen. Laurdeneko azken minutuetan 0 eta 8ko partziala egin zuten ISBkoek eta 8 eta 12 irabazten amaitu zuten lehen laurdena.

Bigarrena oso berdindua izan zen. Bi taldeak defentsako lanean zentratu ziren eta erasoan aukera onenak bilatzen saiatu ziren. Sarrallekoek kanpoko jaurtiketetan ez zuten gehiegi asmatu eta Gasteizkoak defentsan itxi egin ziren. Ondorioz, asko kostatu zitzaien gure neskei saskiratzea. Gainera, defentsako lanean ere kontzentrazioa galdu zuten eta falta ugari egin zituzten ISBkoek. Aurkariek, ordea, ez zuten aukera hori aprobetxatu eta lerro horretatik puntu bat bakarrik eskuratuta laurdena berdindu zuten bi taldeek: 15 eta 15. Atsedenaldira 4 puntuz irabazten iritsi ziren Sarralle ISBkoak.

Atsedenaldi ostean lau puntu jarraian sartuta berriro partiduan zentratu zen Iraurgiko taldea. Gainera, aldageletatik itzuliak gasteiztarrak blokeatuta utzi zituen. Baina Iraurgikoek defentsan arazoak izaten jarraitu zuten eta berriro aukera asko eman zizkien Los Herranekoei jaurtiketa libretik saskiratzeko. Berriro partiduak buelta eman eta ISBkoak erasoan blokeatu ziren gasteiztarren defentsa itxiarekin, eta laurdena galtzen amaitu zuten: 11 eta 7. Horrela, azken laurdena berdinketarekin amaitu zuten. Gure nesketan nekea ageri zen dagoeneko eta zaila ematen zuen azken laurdenari eustea.

Eta zoritxarrez azken pentsaera negatibo horiek bete egin ziren. Sarrallekoak guztiz nekatuta zeuden azken 10 minutuetan eta ezin izan zuten defentsako lanean kontzentratu. Los Herranekoek defentsa itxiarekin jarraitu zuten eta Iraurgikoek ez zuten saskiratzen asmatu. Azken minutu arte bizirik egon ziren arren, minutu horretan gasteiztarrek askoz indar gehiago izan zuten eta zuten abantailarekin jokatzen jakin zuten. Azken laurdena 17 eta 10 amaitu zen eta garaipena Gasteiz aldera joan zen. Hurrengo egunean berriro garaipena lortu zuten arabarrek eta txapeldun bilakatu ziren.

Datorren asteburuan Tabirakoren aurka jokatuko du Sarralle ISBk, eta txapelketa eskuratu ezin duen arren borroka egingo du txapelketa garaipenarekin amaitzeko. Oso denboraldi ona egin dute gure neskek eta garaipenarekin amaitzea merezi dute.

Ziur gure neskek dena emango dutela. Egurre Sarralle!

Los Herran Araski 51 – 44 Sarralle

PARTZIALAK: 8-12 / 15-15 (23-27) / 11-7 / 17-10

SASKIRATZAILEAK: Bastida L (9), Olaizola M (6), Ugartetxea L (2), Eizmendi L, Peña K (10), Lapeira N (2), Guridi (6), Sudupe A, Iriarte L (9)