Sarralle ISBk bere helburua bete du

img

Iraurgiko infantil neskek Tabirakoren aurka irabazi eta bigarren postuan amaitu dute Euskadiko partizipazio mailako Euskadiko Eskola Jokoetako azken fasean.

Sarralle ISBk gogo biziz egin zuen salto kantxara pasa den larunbatean, eta defentsako lan onari esker markagailuan ihes egin zuen hasieratik. Kantxa osoan egindako presioari esker Jesusen neskek partiduko kontrola eskuratu zuten, errebotearen domeinua ere beraiena izan zen eta laguntzetan eginiko lana ezin hobea izan zen. Tabirakokoek, aldiz, ez zuten beraien jokoa egiten asmatu eta ez zuen lan dinamika ona izan. Ezin izan zioten egoerari itzulia eman eta 18 eta 4ko partziala jaso zuten lehen laurdenean.

Bigarren laurden hasieran Sarrallek 8 eta 2ko partziala lortu zuen eta 20 puntutako abantaila izatera iritsi zen. Tabirakokoek, berriz, ezin erreakzionatuta jarraitu zuten. ISBkoek apur bat intentsitatea jaitsi zuten partidua ondo bideratuta ikusi baitzuten. Hori dela eta, minutu batzuetan partiduko erritmoa jaitsi egin zen. Hala ere, Bastidaren saskiratze batek beste partzial bat ekarri zuen. Erritmoa eta kontrola errekuperatuta 10 eta 0koa lortu zuten Jesusen neskek eta laurden amaierara 26 puntutako abantailarekin iritsi ziren.

Aldageletatik itzuliak ez zuen partiduaren joera aldatu. Gureek, oraingoan intentsitate baxuagoarekin, defentsa ona egiten jarraitu zuten. Hala ere, durangarrak erreakzionatzeko gaitasuna izan zuten eta laurdena orekatu zuten. Horrela, 10na egin zuten hirugarren laurdena.

Azken laurdenean, berriz, Tabirakokoek kasta atera zuten eta maila handiko 10 minutu jokatu zituzten. Hala ere, nahiz eta saskibaloi hobea egin gureek ondo jakin zuten abantailarekin jokatzen eta ez zien aukerarik eman markagailuan gerturatzeko. Ondorioz, nahiz eta laurdena 13 eta 10 galdu Sarrallek 56 eta 33 irabazten amaitu zuen.

Jesusek, Sarralleko entrenatzaileak, bere poza erakutsi zuen neskek denboraldi osoan izan duten jarrera onagatik. Larunbateko partiduko errendimendu ona goraipatu zuen berak, eta taldeak denboraldi osoan zehar izan duen eboluzioa azpimarratu zuen. Eginiko lanak fruituak eman dituela ikustea oso aberasgarria izan da entrenatzailearentzat.

Txapelketa lortu ez duten arren txapeldunak dira guretzat Sarralle ISBko neskak. Jokalari onez eta pertsona hobez betetako taldea baita infantil neskena.

Zorionak guztioi!!!

Sarralle 56 – Tabirako 33

PARTZIALAK: 18-4 / 18-6 (36-10) / 10-10 / 10-13

SASKIRATZAILEAK: Bastida L (8), Olaizola M (4), Odriozola M, Azpiazu A (4), Idoeta N (14), Ugartetxea L (2), Uranga E (2), Eizmendi L (7), Peña K (5), Lapeira N, Guridi J, Uriarte L (10) .