ELIKU Dietetika ISB 78 – 42 H.G.V. Champagnat

img

Xubiren, Jesusen eta Intzaren neskek ondo hasi dute Espainiako Txapelketa. Atsedenalditik Aurrera apurtu zuten partidua, izugarrizko defentsa ona eginda.

Eliku Dietetika ISBk ez zuen ondo hasi partidua. Hasieratik aurkariak zonakako defentsan jarri ziren eta gureak ez ziren eroso sentitu. Horri, estreinaldiko urduritasuna gehitu behar zaio. Gainera, defentsan ere ez ziren gogor aritu eta ez zuten beraien jokoa egin.
Iraurgikoek defentsan ez zuten beraien izaera erakutsi eta ondorioz ez zuten beraien ohiko intentsitatea izan jokoan. Ondorioz, saskiratze errazak sartu zizkien errioxarrek. Erasoan ere pazientzia apur bat falta izan zitzaien eta ez zituzten erabki onak hartu. Ondorioz, lehen laurdena galtzen amaitu zuten: 12 eta 14.

Bigarren laurdenean gauzak hobetu ziren. Hiru eraso oni esker aurretik jarri ziren markagailuan, baina oraindik defentsan ez zuten beraien jokoa egin. Horren erruz, 0 eta 8ko partziala jaso zuten azpeitiarrek eta taldeak sentsazio onak jaso gabe jarraitu zuen. Hala ere, azken minutuetan beraien identitatea aurkitu eta 14 eta 13 irabazten amaitu zuten laurdena.

Atsedenaldi ondoren hasi ziren gure neskak beraiek dakiten bezala jokatzen. 1x1eko defentsan indartsu eta 2x1eko lanean bikain arituz. Laguntzak ere ondo iristen ziren eta defentsako errebotea erraz kontrolatu zuten. Gainera, taldea korrika egiten hasi zen eta saskiratze errazak lortu zituen aropean. Champagnatek ez zuen jakin nola erantzun eta blokeatuta geldituz zen. Ondorioz, 28 eta 6ko partziala sartu zuten iraurgikoek eta partidua erabakita utzi zuten.

Behin partiduan sartuta Elikuk gozatu egin zuen kantxa gainean. Errioxakoek ez zuten erreakzionatzeko gaitasunik izan eta zigorra jasotzen jarraitu zuten. Ondorioz, 24 eta 9ko partziala jaso zuten. Azken bi laurdenetan ISBko neskek 52 puntu sartu zituzten eta 15 bakarrik jaso.

Mr Jekyll y Mr Hyde.

Bihar Alameda de Osunaren aurka partidu garrantzitsua jokatuko dute ISBkoek, 9:30ean. Hauek Burladarik 48 eta 85 irabazita faborito nagusiak dira D taldean.

Egurre!!!!!

- eliku-hotel.pdf