Euskadiko selekzioak jokatuko du bihar Disdira Bitxitegiaren aurka

img

Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute 20:00etan. Iurgi Caminosek zuzentzen duen taldeko partaide dira gure taldeko Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi.

Bihar, asteazkena, Euskadiko jokalari gazte onenak ikusi ahal izango dira Azpeitiko kiroldegian. Iurgi Caminosek zuzentzen dituen mutilek Disdira Bitxitegia ISBren aurka jokatuko dute 20:00etan hasita. Selekzioko mutilak datorren asteburuan jokatuko duten lagunarteko txapelketarako prestaketetan ari dira eta taldea osatuko duten hamabi jokalariak aukeratzeko proba gisa balioko die biharkoak. Jokalari horien artean gure klubeko Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi daude eta gogor borrokatu beharko dute azken hamabikoan gelditzeko.

Beraz, aukera paregabea izango da bihar Azpeitian Euskadi mailako jokalari gazte onenak ikusteko.