Etxean garaiezinak izatea

img

Zalantzarik gabe honetan gogor lan egitea izango da Disdira taldearen erronka hurrengoko denboraldiari begira.

Urriak 10-etik aurrera Alex denboraldi berria hasiko du gure lehen maila nazionaleko taldearekin . Asteburu honetan, Ibaizabal taldearen aurka egingo dute debuta Azpeitiko kiroldegian.

Aurreko denboraldia ontzat hartu daiteke gure taldearentzat kategoria honetan. Zailtasun handiekin ibili arren, sailkapenaren goiko aldian kokatzea lortu ziren lehenengo hiru partiduak irabazi ondoren. Hala ere, zori txarrez eta azken partiduen irakurpen txarrak, izugarrizko ondorio kaskarrak izan zituzten taldearentzat sailkapenean indar handia galdu bait zuten.

Taldea hurrengo modura egongo da banaturik:

BASEAK: Josu Urbizu / Xabier Aldalur

HEGALEKOAK: Javi Amenabar / Eneko Irulegi / Unai Amenabar / Lur Goenaga

PIVOTAK: Jakes Alberdi / Jon Etxaniz / Beñat Aldalur / Mikel Ibarguren

Lur Goenaga da aurtengo berrietako bat, aurreko denboraldian hainbat alditan taldearekin parte hartu eta gero, aurten junior-etik igo egingo da taldearekin bat egiteko.Mikel Ibarguren 4 denboraldi Burgos(ikasketak) taldean jokatu ostean etxera bueltatuko da taldearen barnealdeko jokoa indartzeko.

Alex-en helburuetariko bat, bere taldean jokatu behar duten jokalariak gustura jokatu eta sentitzea izango da. Klaru bait du, hau lortuz gero, taldearen ehuneko ehuna lortuko duela. Taldearen %100-rekin ziur dago talde lehiakorra izango dela partidu guztietan eta ondorioz garaile irtengo dela. Kirolari dagokionez, Disdira taldea, Plata-rekin konexioa izatea gustatuko litzaoke, non hainbat jokalari kategorian nabarmendu eta lehen taldean debuta egin ahal izateko aukera izan dezaten

Denboraldi honetan, lehen maila nazionala oso lehiaketa parekatua izango da. Beste talde hasi berrien perfila oso berdintsua da guriarekin konparatuz; jokalari gazteak, jokalari bezala garatzeko aukera askorekin eta saskibaloi asko ikasteko gogoekin. Sailkapenaren goian egotea ez da erreza izango eta horretarako lan asko egin beharko da. Hau oso argi du gure entrenatzaileak.

Talde honek Abuztuaren 24-an emango dio hasiera aurre-denboraldiari. Hainbat jokalari oporretan egongo dira Irala-ren lehenengo asterarte, beraz, ezin izango du talde osoarekin kontatu. Alex lau partidu jokatzeko asmoa du denboraldia hasi baino lehen eta dagoenik,