Aurreko denboraldia parekatzea erronka zaila izango da

img

Glual Hydraulics haurten erroka gogorra izango du baina bere entrenatzailea, Ander Arruti, ez ditu gogoak bertan behera botako, oso klaru bait du, taldearen %100 lortuz gero Euskadiko Txapelketarengatik lehiatuko direla.

Irailak 19an emango zaizkie hasiera Euskadiko Txapelketei eta gure mutilezko juniorrak Tabirako taldearen kontran debuta egingo dute. Denon buruan dago aurreko denboraldian Ander Arruti-ren talde honek lortu zuen bigarren postua. Baskoniaren kontra finalera iriztea eta azken minututaraino lehian egotea inork ez zuen inoiz pentsatuko denboraldiaren hasieran.

Esan beharra dago, Glual taldeak oso maila bikainean aritu zela ia denboraldi osoan. Iraurgi-ko estilo osoa mantenduz, talde honek momentu txarrenean saskibaloi honena jokatzea lortu zuen, bere saskibaloiko zelaia gotorleku bat sortuz non talde gutxik lortu zuten garaile irtetea.

2015/2016 denboraldiarendako helburuak berdinak izaten jarraituko dira. Batetik A1-erako plaza ahalik eta azkarren lortzea, hau klub osoko taldeentzat hasi da betebeharra izaten. Bestetik, plaza hau behin lortuta, hau da iraunkortasuna lortuta, taldearen helburua txapelketan ahalik eta goraino iriztea izango da. Txapelketa estatala jokatzeko konpromisoa berriro ere izatea espero dugu.

Uztailak 10an hasiko da ofizialki aurre-denboraldia. Bitartean jokalarien oporrak direla eta bi talde juniorrak batera entrenatuko dira lan kalitatea askoz hobeagoa izateko. Gainera bi taldeak batera entrenatzeak, beraien arteko harremana eta joko estiloa hobetzeko ere balioko du. Anderrek oso garbi utzi nahi du, zelaian dena uzten dionari aukerak emango dizkiola.

Taldea hurrengo modura egongo da banaturik:

BASEAK: Ander Merketegi / Jon Ander Iriondo

HEGALEKOAK: Iñigo Elorza / Julen Sudupe / Aitor Astigarraga / Markel Aranburu / Aritz Aldalur / Ignacio Egiguren / Andoni Juaristi

PIVOTAK: Jon Zabarte / Martxel Altzibar

Imanol Zubizarreta talde teknikora elkartuko da

Ander eta Imanol-ek partidu pare bat aurre-denboraldian jokatzea planifikatuta daukate. Horretaz aparte, Easo Kopàn parte hartzea.

Baina benetan Anderrentzat inportantzia gehiena duen gauza, taldearen jokalari guztiak ondo eta garrantzitsuak sentitzea da. Taldeari begira momentu guztietan zelai barruan zein kanpoan jokalariak dena ematea. Horretatik aparte, jokalarien ahaleginak oso garrantzitsuak izango dira denboraldiaren helburuak bete ahal izateko eta denok taldearekin hazteko.