Denboraldi berria …

img

Zaher taldea izugarrizko aldaketak jasan ditu bai atal teknikoari zein jokalariei dagokionez. Enaitz Mugartza eta Julen Olaizola izango dira talde honen entrenatzaile berriak.

Aurreko denboraldiari dagokionez, gure Euskadiko Txapelketako talde hau asko aldatu egin da. Lehenengo fasean irregulartasun handiarekin ibili arren, Bellosoren mutilak izugarrizko aldaketak eman zituzten, beraien kalitateari dagokionez maila egokira jokatuz. F4-ean jokatzeko aukerarekin ere iritzi ziren azkeneko partidura baina ez zuten jakin aukera hau aprobetxatzen. Talde osoa Junior mailara pasa ziren eta Borja Bellosok beste erronka berri batzuk bilatzea erabaki zuen Iraurgitik kanpo.

Kirol Aukerak talde osoari erreleboa emango die euren kirol etapa berrian. Errendimendu kadeteetan oso era egokian parte hartu zuten, Bergaran jolastutako F4-ko txapelketara iritziz. Zori txarrez, Easoren kontra galdu egin zuten eta ondorioz titulua galdu egin zuten. Taldea denboraldiarekin batera hazten joan zen eta oso era egokian jolasteari iritzi zen. Progresioa izugarrizkoa izan zen eta bai Enaitz zein Julen oso pozik geratu baitziren egindako lanarekin.

Hurrengo denboraldia izugarrizko poztasunarekin aurre egingo diote mutilak. Liga berria izango da taldeko postu guztientzat non Ierai Azpiarte da mailaren zailtasuna ezagutzen duen bakarra (Bellosorekin fijo baitzen Zaheren deialdietan), baina erronka ez dio beldurrik ematen. Oso argi daukate parte hartu behar duten liga honetan, astero beraien aurkariei garaitu ahal irabazteko ahaleginen eta kontzentrazioaren %100 eman beharko dutela. Seguruenik, denboraldiaren hasiera ez dela erreza izango eta bertara egokitzea are gutxiago, baina entrenamenduetan lan egoki bat eginez taldea asko aurreratuko da astero. Entrenatzaileek asko baloratzen dutena taldearekin bigarren urtea izango dela da, eta ondorioz ondo ezagutzen dute elkar.

Taldea hurrengo modura antolaturik egongo da:

BASEAK: Shyam Azpiazu , Ierai Aizpitarte.

HEGALEKOAK: Julen Aizpitarte, Jon Resa, Iker Etxeberria, Josu Merino, Ander Amorin, Jon Altuna, Alberdi.

PIVOTAK: Eritz Garate, Gorka Garate, Imanol Goikoetxea.

Enaitzek eta Julenek oso argi dute partiduen emaitzak ez dela inportanteena izango. Helburu nagusia pertsonalki eta kolektiboki hobetzea da, beti ere, partiduetan lehiakorrak izaten. Geroz eta azkarrago hazi, lehenago lortuko dute iraunkortasuna edo helburu nagusiagoak.

Aurre-denboraldiari Abuztuaren 10an emango zaio hasiera baina oraindik ez dute argi zeinen kontra jokatuko duten.

Oso esperientzia atsegina biziko dute hurrengo denboraldian. Ziur izugarrizko poztasunak emango dizkigutela.