Urte zaila

img

Aurreko denboraldia, kirolari dagokionez maila oso altuan utzi egin zuen Aranur taldeak, lana eta fedeari esker. Denboraldi honetan, dena hasieratik hasiko dute berriro ere, baina A1 mailarekin gogoan.

Argi dago txapelketa estatalaren hirugarren postua izugarrizko onura izan dela. Klaru geratu zen, gorputz teknikoaren planifikazioa oso zehatza izan zela eta jokalarien erantzuna are hobeagoa. Aranur izugarrizko denboraldia egin zuen, gogokoena izan gabe baina zoriontasun eta harrotasun handia sortuz.

Baina aurtengo denboraldia oso ezberdina izango da Aranuren jokalarientzat.

Taldearen 4 jokalari jarraituko dute bakarrik aurten, besteak aldiz senior mailara pasatuko dira. Gerdau taldearen 6 jokalari beteko dute taldea (izugarrizko kirol proiekzio eta maila duten jokalariak). Batzuk maila hau ezaguna dute taldearen deialdietan finkoak zirelako baina gogor egin beharko dute lana denak bat egiteko. Taldea hurrengo modura antolaturik egongo da:

BASEAK: Eneritz Larrañaga / Amaia Loiola.

HEGALEKOAK: Maitane Domínguez / Miren Bastida / Larraitz Larrañaga / Jone Sudupe.

PIVOTAK: Oihane Aizpurua / María Beobide / Izaro Lizundia / Miren Caballero.

Kadeteen parte-hartzea funtsezkoa izango da taldearentzat, entrenamenduetan lagundu eta partiduetan parte hartuko bait dutelako. Mutilezko juniorrean bezala, emakumezkoen ateak ere irekiak egongo dira esfortzua erakusten dituzten kadeteentzat.

Aritz Aldalur entrenatzailea izateari utziko dio aurten eta gorputz teknikoaren parte izango da Emakumezko ligan. Aurreko denboraldian Josebarekin bat egin zuen Zurt taldearen aurrean, baina Seniorraren egoerarengatik, Klubak lehenengo taldean bakarrik lana egingo duela erabaki du.

Luis Aguirre taldearen arduraduna egingo da, Gerdau taldea alde batera utziz. Luxuzko ordezkaria, luxuzko entrenatzailearentzat.

Beste faktore determinante bat, hainbat jokalarien ekarpena izango da Emakumezko Ligan. Finkoak izango dira entrenamenduetan eta partiduendako aukera ugari izango dituzte baina, klubak oso argi du, ikasketen emaitzei inportantzia gehiago emango dietela kirol emaitzei baino. Ikasketak oso garrantzitsuak baitira .

Denok oso argi daukaguna, taldearen lehiakortasun maila altuena izango dela, honetan ez daukagu inongo zalantzarik.